Eustat edo hizkuntza politikaren erabilera aldrebesa Jaurlaritzan?

  • “Eustaten beti egon dira bi langile mota, funtzionarioak batetik, eta hilabetetarako kontratatzen ziren inkestatzaile eta ikuskatzaileak bestetik…”, dio Hizkuntza Normalizazioko zuzendariak, gure alegazioei erantzunez. Hala da, Eustaten eta Jaurlaritzan langile mota ezberdinak daude: badira lan baldintza duin eta egonkorretan lan egiten dutenak.


2018ko apirilaren 10ean - 08:32
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Badira, lan baldintza duinetan baina lanpostua galtzeko arriskuarekin lan egiten dutenak, Jaurlaritzarentzat lanean aritutako urteak zenbat diren ere. Badira plantillakoak baino askoz baldintza kaxkarragoetan eta lanpostua galtzeko arrisku biziarekin Jaurlaritzak azpikontratatutako langileak.

Eustateko inkestatzaile eta ikuskatzaileak daude azkenetan azken, lan baldintza penagarriak jasaten dituztenak, prekarietate gorrian, kasurik onenean pentsio urriak jasoko dituztenak, Eustat-Jaurlaritzak 28 urtez ezarri dizkien lan kontratu aldian-aldikoei eta gaizki ordainduei esker. Langile talde honek auzitara jo zuen, eta epaileak arrazoia eman zien, baina Eustatek kontratuak are gehiago zatituz erantzun zuen, beste esku batekin Jaurlaritzari lanpostu gehiago eskatzen dizkion bitartean, “lan-karga gero eta handiagoari aurre egin ahal izateko!”.

2010ean Herri-kontuen euskal epaitegiak langile hauek Eustateko Langileen Zerrendan sar zitezen eskatu zuen. 2016an Eusko Legebiltzarrak berak eskatu zion Jaurlaritzari, langile hauen lanpostu guztiak jaso zitzan Lanpostu Zerrendan, lanaldi osoz eta urte osorako.

Neurri bidegabe eta ez ohiko honen bitartez, langabeziaren atarian jarri ditu Eustatek. Badirudi, Jaurlaritzak hainbat langile kaleratzeko aitzakia gisa euskara erabili nahi duela

Eustatek, Eusko Legebiltzarrari ere ezikusiarena eginez, hiru proposamen aurkeztu dizkigu sindikatuoi, zein baino zein eskasagoa, eta gainera Derrigorrezko Hizkuntz Eskakizunak ezarri dizkio lanpostu guztiei, %100, Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzaren oniritziarekin.

Nahiz eta 28 urtez HN Zuzendaritzak langile talde honi ez dion erreparatu ere egin: sekula ez zaie euskara-ezagupenik eskatu, eta lan orduetan euskara ikasi nahi zutenei ukatu egin zaie aukera.

Nahiz eta Jaurlaritzak bete beharreko Derrigortasun Indizea %50ekoa baino ez den.

Nahiz eta erdiak baino gutxiago diren herritarrekin harreman zuzena daukaten inkestagileak.

Nahiz eta langileon bataz besteko adina 55 urtekoa den, eta baldintza duinetan kontratatuta egon balira, hizkuntz eskakizunak egiaztatzetik libre egongo liratekeen 45 urteak egin geroztik!

Neurri bidegabe eta ez ohiko honen bitartez, langabeziaren atarian jarri ditu Eustatek. Badirudi, Jaurlaritzak hainbat langile kaleratzeko aitzakia gisa euskara erabili nahi duela. Neurri horrekin ez du zerbitzuaren hizkuntza normalizazioa bultzatzen, eta agerian uzten du bere hizkuntza politikaren noraeza; bidegabea eta antzua gainera kasu honetan.

Lanpostu horien kudeaketa egoki batek, dagoeneko gertatzen ari diren jubilazioak aintzat hartuko dituenak, zerbitzuaren euskalduntzea ahalbidetuko luke urte gutxiren buruan, inor kaleratzeko inongo beharrik gabe. Hizkuntzarekiko bat bateko “ardura” honek talka egiten du Eustaten ohiko jardunarekin bestalde, Jaurlaritzan euskararen normalizazioari arreta gutxien jarri dion sailetako bat baita Eustat. Eta talka egiten du Jaurlaritzak beste batzuetan erakusten duen jokabidearekin. Jaurlaritzak askoz malguago jokatzen du, euskararen ezagutzarik eskatzen ez duen maila handiagoko beste lanpostu batzuekin edota Lan-poltsa jakinekin.

Adibidez, Jaurlaritzako arduradun politikoei ez zaizkie derrigorrezko hizkuntza eskakizunak ezartzen, beren menpeko langileokiko, herritarrekiko, eta beste erakunde batzuekiko harremana oso ohikoa eta erabakigarria den arren. Jaurlaritzak neurri ezberdinak ezartzen ditu, eta zorrotzago jokatzen du langile-talde ahulenekin eta orain arte antolatu gabeekin (gauzak aldatzen hasi dira).

Urte luzeotan eragindako anabasa konpondu ordez, kalean jarri nahi ditu lehendik ere ondo zukutu dituen langile hauek, Emakumeak gehienak.

Martxoaren 8ko greba feministarekin hain “ulerbera” agertu zen Jaurlaritzak, etxetik hasi beharko luke emakumeen prekarietateari eta diskriminazioari azkena ematen.

 

Eusko Jaurlaritzako ELA.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude