Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

  • Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 22an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hala dio Xabier Artoagagoitia eta Iñigo Arteatxek prestaturiko inkestak:

"Euskarazko esamolde batzuk ari gara aztertzen eta asko eskertuko genizuke 5 minutu eskaintzea galdetegi honi, esalmoldeon inguruan duzun iritzia edo balorazioa adierazteko. Ez dago erantzun onik edo txarrik, norberak erabili, esan edo ulertzen duena baino. Bakoitzak modu batean erabili arren, idazkera estandarra erabili dugu. Horrela, “mendire noie” esaten baduzu eta gure inkestan “mendira noa” ikusten baduzu, parekotzat hartu beharko dituzu. Gure interesa formak direlako, ez ahoskera kontuak."

Bildutako datuak ikerketa-helburuetarako erabiliko dira. Bestalde, ez da galdetegiari erantzuten diona identifika dezakeen daturik bilduko, eta parte-hartzaileen anonimotasuna bermatuko da uneoro. Datuak EHUk gordeko ditu eta aukera edukiko duzu eskuratzeko edo deuseztatzeko.

Horixe irakurri du behintzat Sustatuko editoreak, egun bikoitien inkesta ikusita... pentsatzen dugu berdina izango dela bakoitian jaiotakoentzat.

Irudian erakusten den bezala 1-5 eskalan baloratu behar da proposatzen den esamolde bakoitza, "Ez da euskara" iriztetik, "esaldi bikaina" dela ebazteraino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!