2007. urtean abiatu zuten TESIKER datu-basea eraberritu dute eta bilaketa aurreratuak errazago egiteko aukera eskaintzen du atari berriak.
Euskarazko 550 doktorego tesi inguru biltzen dituen TESIKER datu-baseak aurpegia berrituta dakar. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta UEUk esan dutenez, helburua "euskarazko goi mailako ekoizpena sustatzea, Euskal Komunitate Zientifikoa trinkotzea eta Sarea euskarazko goi-mailako edukiekin hornitzea" da.
INGUMA deituriko Euskal komunitate zientifikoaren datu-basearekin elkarlanean aritu da TESIKER. Komunitate zientifikoak erregistratuak dituen 763 tesi horietatik jaso dira, hain zuzen ere, euskarazko datu-basean erregistratutako lanak, %70 inguru. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek eta UEUko zuzendari Kepa Sarasolak adierazi dute datu-base horrek "jakintza arlo desberdinetako ereduak jartzen dituela denen eskura, arlo bakoitzeko ikertzaileei terminologia eskainiz".
Matxintxu-Larrako AEK euskaltegietako irakasleak dira Paula Urigoitia (Otxandio, 1965) eta Lore Uriarte (Bermeo, 1995). Urigoitiak 10 urte inguru daramatza Deustun eskolak ematen, eta aldi berean, euskaltegiko arduraduna ere bada. Uriarte berriz, irailean heldu zen Deustura.
Gasteizko euskalgintzako hainbat kolektibo eta norbanako euskaltzaleek autobusa antolatu dute larunbatean, maiatzak 21, Donostian egingo den manifestaziorako. Euskara aurrera lelopean, euskararen normalizazioaren aurkako erabaki politiko eta juridikoek "etenik ez... [+]
Ikus-entzunezkoen Espainiako legea onartzeko prozedura azken txanpan dela, une erabakigarria dela eta “gure hizkuntzaren presentzia duina bermatzeko” legeak hainbat puntu jaso beharko lituzkeela gogoratu dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleen Topaguneak,... [+]
Jesús Martín-Fernández Kanariar Uharteetako neurozirujauak modu hau aurkitu du burmuin tumoreak kendu eta eleanitzen hizkuntza gaitasunak ez kaltetzeko: gaixoa esna dagoela ebakuntza egitea, eta behatzea pertsona horrek hizkuntza bakoitza burmuinean zein... [+]
Bi urtez ezin ospatu ondotik, Euskal Herriko Mintzalagunen urteko besta Hendaian antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak ekainaren 5ean. 30 urte betetzen dira “mintzalagun taldeak” sortu zirenetik. Eta dinamika azkartu baizik ez da egin, gaur egun, Euskal Herri osoan... [+]