Euskaraz bizitzeak dituen oztopei erantzuteko estrategia bateratua eskatu du Euskalgintzaren Kontseiluak

  • Maiatzaren 22an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean bildu ziren Euskalgintzaren Kontseiluko bazkide gehienen ordezkariak eta beste eragile batzuk; Gure Esku eta Oneka tartean. ELA, LAB, EHNE, STEILAS eta ESK sindikatuen ordezkariak eta EH Bildu, Sortu eta Ahal Dugu alderdien ordezkariak ere bertaratu ziren.

Argazkia: Euskalgintzaren Kontseilua

2021eko maiatzaren 24an - 10:01

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingo zerbitzurako 12 lanposturi ezarritako hizkuntza eskakizunak bertan behera uzteko epaia argitaratu zuen, derrigorrezko hizkuntza eskakizunaren aurkako helegitea jaso ondoren, euskara ez dakitenekiko “diskriminatzailea” dela argudiatuta. Epaiarekiko desadostasuna azaltzeko bilkura izan zen larunbatekoa.

Albiste berri kezkagarriek eraginda, Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakia izan da hizpide ekitaldiaren amaieran, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaoren eskutik: “Ozen jarri nahi dugu agerian atzo Frantziako Konstituzio Kontseiluak argitaratutako erabakiaren larritasuna; ozen salatu Asanblea Nazionaleko askotariko gehiengo batek onartutako legea atzera botatzeko Jean-Michel Blancherrek azpikeriaz eta mendekuz jokatu izana. Ozen esan behar dugu komunitateak aurrera egingo duela”.

Euskalgintzaren Kontseiluko bazkide gehienen ordezkariak hurbildu dira elkarretaratzean: AEK, Berria, Euskal Herriko Ikastolak, Elkar, Euskaltzaleen Topagunea, Sortzen, Elhuyar, EMUN, Karmel, UEU, OEE, UEMA, Gerriko Kultura Elkartea… ELA, LAB, EHNE, STEILAS eta ESK  sindikatuen ordezkariak, eta, EH Bildu, Sortu eta Ahal Dugu alderdien ordezkariak ere bertaratu ziren EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrera.

Euskaldunok bigarren mailako herritarrak ez dugula izan nahi salatu du Bilbaok. “Guk euskaraz bizi nahi dugu, eta bizi diogunean, nahi beste aditzekin ordezkatzeko eskatzen dugu: harremanak izan, zerbitzuak jaso, erosi, saldu, maitatu, lan egin, jolastu…”, adierazi du idazkari nagusiak.

Erantzun bateratu baten beharra azpimarratu du Kontseiluko eledunak. “Ezin gara besoak gurutzaturik geratu, ezin dugu etsipenetik jardun, ezin dugu besterik gabe epaia onartu. Hori aldatzeko lan egin behar dugu, denok batera”, adierazi du. Hizkuntza eskubideak murriztearekin batera, euskaraz bizitzeko eskubidea ere murrizten da. Kontseiluko eledunak, euskaraz bizitzen jarraitzearen nahia plazaratu du. Eskubide horren aldeko ekitaldiak egiten jarraituko dutela argi utzi du eta bateratasun batekin izango direla egoera horri aurre egiteko gai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


2024-05-10 | ARGIA
Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]


2024-05-09 | Hala Bedi
Gasteiz Antzokia babesteko plataforma sortu dute

Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


Eguneraketa berriak daude