Euskararen erabilerak atzerapausoa eman du eskola eremuetan

  • Arrue Ikerketaren 2017ko txostenaren arabera, D ereduko umeen artean egon da jaitsiera nabarmenena. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleak eskola giroan euskaraz zenbat aritzen diren neurtzen du ikerketak.


2021eko apirilaren 22an - 12:24

2017an egindako ikerketa da baina 2020ko martxoan argitaratu da eta ikerketak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako umeen euskara giroa aztertzen du. Ikerketak bi urtean behin egiten dira, azkena 2015ean izan zen eta honekin alderatuz 2017an euskararen erabilera eskolako eremu guztietan txikitu da. Datuak zehazki aztertu ditu Berria-k.

2017an neurturiko ia erabilera guztiak 2015ekoak baino baxuagoak dira. LH4ko umeen artean, hau da, hamar urte ingurukoen kasuan, %62 ziren beti euskaraz zihardutenak gainerako ikaskideekin gelan, baina jolaslekura irteten ziren momentuan %34 izaten ziren. DBH2ko ikasleen kasuan haatik, %26 aritu ziren ikasgelan euskaraz denbora osoan eta jolastokian %15.

Eskolan euskararen presentzia etxean baino handiagoa dela adierazi du ikerketak. Lehen hezkuntzako ikasleen kasuan etxean %30ak egiten du euskaraz, baina lehenago azaldu bezala, irakaslea aurrean ez dagoen momentuan –jolaslekuan adibidez– datu hauek oso parekoak dira.

D ereduko ikasleak

D ereduan ikasten duten ikasleen datuak soilik alderatuz gero, 2017ko datuak 2011koak baino baxuagoak dira. D ereduko ikasleen artean epe horretan LH4n erabilera orokorrak 2,2 puntu egin du behera, eta DBH2n 4,1 puntuz. Jaitsierak gradualak izan ez direla azpimarratu dute, nagusiki 2015etik 2017ra baizik. 

Ikerketa honen emaitzak ondorioztatuz, D ereduaren inguruko hausnarketak jarri dituzte mahai gainean: D ereduan ikasteak eta euskaraz aritzea eskutik ez doazela adierazi dute. D ereduaren baitan ikasleei euskarazko ingurune eraginkor bat eskaini behar zaiela azpimarratu nahi izan dute ere: "Zabaltzea komeni den hausnarketa bat da nolako osagarriak, indartzeak edo baliabide berriak behar diren zailtasun horiek orekatzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Eguneraketa berriak daude