Euskal Herriko Garagardo Artisauen Azoka antolatu dute Villabonan

  • Bertako garagardoak ezagutaraztea da antolatzaileen helburua. Euskal Herriko 17 garagardogile bilduko dira.


2016ko martxoaren 31n - 12:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Villabonako lau gaztek Euskal Herriko Garagardo Artisauen azoka antolatu dute apirilaren 2rako. “Euskal Herrian bertako garagardoak lantzen dituzten artisauak ezagutu ditugu, eta ez dira gutxi”.

Taberna eta denda gehienetan dagoen eskaintza eskasa dela konturatu dira, eta orokorrean jendeak ez dituela ezagutzen bertako garagardoak.

Gabezia horri erantzunez, bertako produktu artisauak ezagutarazteko, eta garagardogile artisauei bultzada emateko helburuarekin hasi ziren azoka antolatzen.

Artisauak berak azokaren protagonista

“Artisau bakoitzak bere stand-a edukiko du: artisaua bertan egongo da, eta artisauarekin hitz egiteko aukera izango da”, azaldu dute antolakuntzako kideek.

Hamazazpi garagardogile bilduko dira guztira, eta 50 garagardo mota dastatzeko aukera izango da goizeko 11:00etatik 23:00etara Villabonako Behar Zana pilotalekuan.

Edana soilik ez, jateko aukera ere izango da Segurako talogileen eta Batean enpresaren eskutik. Laguntzaile izan diren taberna batzuetan blues, rock, folk eta country doinuak ere entzun ahal izango dira azoka itxi ondoren.

Garagardo markak

1- Boga. Mungia

2- Mala Gissona. Oiartzun

3- Baias. Oiardo Urkabustaiz

4- Mattinada. Errenteria

5- Garagart. Gasteiz

6- Morlaco Beer. Iruñea

7- Drunken Bros. Bilbo

8- Black Bitch. Bilbo

9- Gar and Gar. Donostia

10- Urban Beer. Bilbo

11- Olbea. Agurain

12- Pagoa. Ergoien. Oiartzun

13- Falkeng Brewing. Gasteiz

14- Tito Blas. Mungia

15- Brew & Roll. Barañain

16- Garagardo Kompany. Iruñea

17-Byra. Gasteiz

 


Elikadura burujabetza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
UEUren jardunaldia ekainaren 19an
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...