Bertako garagardoak ezagutaraztea da antolatzaileen helburua. Euskal Herriko 17 garagardogile bilduko dira.
Villabonako lau gaztek Euskal Herriko Garagardo Artisauen azoka antolatu dute apirilaren 2rako. “Euskal Herrian bertako garagardoak lantzen dituzten artisauak ezagutu ditugu, eta ez dira gutxi”.
Taberna eta denda gehienetan dagoen eskaintza eskasa dela konturatu dira, eta orokorrean jendeak ez dituela ezagutzen bertako garagardoak.
Gabezia horri erantzunez, bertako produktu artisauak ezagutarazteko, eta garagardogile artisauei bultzada emateko helburuarekin hasi ziren azoka antolatzen.
“Artisau bakoitzak bere stand-a edukiko du: artisaua bertan egongo da, eta artisauarekin hitz egiteko aukera izango da”, azaldu dute antolakuntzako kideek.
Hamazazpi garagardogile bilduko dira guztira, eta 50 garagardo mota dastatzeko aukera izango da goizeko 11:00etatik 23:00etara Villabonako Behar Zana pilotalekuan.
Edana soilik ez, jateko aukera ere izango da Segurako talogileen eta Batean enpresaren eskutik. Laguntzaile izan diren taberna batzuetan blues, rock, folk eta country doinuak ere entzun ahal izango dira azoka itxi ondoren.
1- Boga. Mungia
2- Mala Gissona. Oiartzun
3- Baias. Oiardo Urkabustaiz
4- Mattinada. Errenteria
5- Garagart. Gasteiz
6- Morlaco Beer. Iruñea
7- Drunken Bros. Bilbo
8- Black Bitch. Bilbo
9- Gar and Gar. Donostia
10- Urban Beer. Bilbo
11- Olbea. Agurain
12- Pagoa. Ergoien. Oiartzun
13- Falkeng Brewing. Gasteiz
14- Tito Blas. Mungia
15- Brew & Roll. Barañain
16- Garagardo Kompany. Iruñea
17-Byra. Gasteiz