Jaurlaritzari baratzea lantzeko eskatuz ateratako manifestuak bere helburuak bete dituelako zoriondu dituzte sinatzaileak, baina adierazi dute "Nafarroan oraindik debekatuta dagoela baratzera joatea". Diote orain inoiz baino beharrezkoagoa dela "merkatu kapitalistak inposatzen digun elikadura eredu honen menpekotasuna gainetik kendu eta martxan dauden bide alternatiboak babestu eta indartzea". Horretarako, antolatu, lurra landu eta elkarlanean aritzera dei egin dute. Euskal Herrian Baratze Sarea sortzeko beharra eta baldintzak badaudela adierazi dute.
Uliako Lore Baratzak zoriondu egin ditu Jaurlaritzari baratzera joan ahal izatea eskatuz ateratako manifestua sinatu duten 2.000 herritar eta 75etik gora elkarteak, lortu dutelako haien helburua: "Orain baratzeetara lasaiago joateko aukera edukiko dugu, uzta jasotzeaz gain, lurra prestatu eta landaketa berriak egitea baimenduta dago, bazen garaia". Hala ere, adierazi dute "Nafarroan oraindik debekatuta dagoela baratzera joatea".
"Baratzeetara joatea baimendu izana pauso positiboa dela adierazi badugu ere, honekin batera badakigu eraso eta zailtasun gehiago etorriko direla zalantzazko etorkizunean" iragarri dute. Horren aurrean, diote "orain inoiz baino gehiago, merkatu kapitalistak inposatzen digun elikadura eredu honen menpekotasuna gainetik kendu eta martxan dauden bide alternatiboak babestu eta indartzea oso garrantzitsua dela". Horretarako, "antolatu, lurra landu, saretu eta elkarlanean aritzera animatzen zaituztegu".
Uliako Lore-Baratzak uste du "Euskal Herri mailako Baratze Sarea sortzeko testuingurua eta beharra dagoela". Kanpainan parte hartu duten norbanako eta kolektiboak gonbidatu dituzte "sare hau ehuntzera". "Modu parte-hartzailean eraiki nahi dugun sare hori, baratze proiektu anitzen elkar-ezagutza, antolaketa, komunikazio eta babes kolektiborako plataforma izatea nahiko genuke".
Baratze Sarea sortzeko interesa duenak, galdetegi hau betetzea du lehen urratsa: Euskal Herriko Baratza Sarea-n.
Baratzeen eremuan "zentzurik gabeko neurri eta debekuak bertan behera uzteko" nazioartean martxan dauden mugimenduak nabarmendu dituzte: hala nola Katalunia (L’Aresta, Arran de Terra, L’arad i L’Ortiga), Aragoi (AHSA), Galizia (A Mariña), Extremadura (ARBA), Valentzia (Cerai, Horts Municipals de Mislata, CEM Julia de Paterna edo l’Animeta) eta tokian tokiko agroekologia eta elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduak ere bai.
Larraialdi egoeraren aurrean gobernuek elikadura burujabetzaren kontrako neurriak hartu dituztela eta hauek zuzentzeko eskatuz izan diren mugimenduak nabarmendu dituzte: "EAEn baserritarren mugimenduak azoka gehientsuenak irekita mantentzea lortu du, baina beste erkidegoetan muga handiekin jarraitzen dute. Herritarrok dugun indarra baliatu behar dugu hemen eta han, eta saretzen jarraitu behar dugu hala nola #SOSNekazariak bezelako kanpainekin bat eginez".
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]
Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]
Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]
Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]
Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]
Lehen mailako arretak “kolapso egoeran” jarraitzen duela uste dute, ospitaletako arretak bizi duen gainkarga salatu nahi dute, eta egoerari aurrea egiteko neurriak eskatzen dituzte ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
Abenduaren 20an eman zuen jakitera Olentzeroren Lagunak elkarteak 2021ean ere ez zela Olentzero Iruñeko kalez kale ibiliko, pandemiaren egoerak horretara bultzatuta. Urtarrilaren 4an, aldiz, Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak adierazi du aurten kaleetara... [+]
COVID txertoa hartu edo ez, norberaren hautu bat da, legezkoa, eta batak bezala besteak errespetu bera merezi duena. Ez da derrigorra, baina behartzeko erreminta ezarria dago Euskal Herri osoan: Europar Batasunak bidaiatzeko udan jarri zuen QR pasaportea. Zer dakar QR... [+]
Honela adierazi du Gazte Koordinadora Sozialistak zabaldu duen oharrean: "Zentzu sanitariorik gabeko neurriak hartzen jarraitzen dute politikari profesional despotikoek". Berriki hartutako hiru neurriak salatu dituzte zehazki: COVID ziurtagiriaren zabalpena, aire... [+]
Osakidetzaren lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatuz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun etxeen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte. "Lehen olatua izan eta urte eta erdira, osasungintza urria, nekatua eta baliabiderik gabea daukagu",... [+]
LAB sindikatuak honako irakurketa plazaratu du: "COVID kutsatzeen olatu berria dela eta, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Frantziako Gobernua COVID ziurtagiriaren ezarpena erabiltzen ari dira euren kudeaketaren hutsuneak ezkutatzeko. Bost ardatzetan neurriak... [+]
Urtero Bilboko Konpartsek San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.
Abenduaren 18 arratsaldean Donostian jendetzak hartu ditu kaleak, Bizitza plataformak deituta egin den manifestazioan. "COVID pasearen inposaketari ez" lemak elkartu ditu.
Abenduaren 14an Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu Donostiako Eusko Jaurlaritzako Osasun sailean, bereziki Lehen Arreta eta oro har osasungintza publikoa indartzeko eta duintzeko eskatuz: "Osasun sistema publiko,... [+]