ZAD

Euskal brigada antolatu dute ZADera espazio berriak auzolanean eraikitzeko

  • Ambazadak nazioarteko etxola berriak eraikitzeko asmoa aditzera eman du eta horretarako brigada bat antolatu du. Auzolan ekimena Notre-Dame-des-Landes herriko ZAD gune autogestionatuan gauzatuko da apirilaren 15tik 21era bitartean.


2019ko martxoaren 22an - 08:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ZADeko eremuan bilkurak, topaketak, tailerrak eta  festak antolatu dituzte iragan hilabetetan. Urtarrilean, aireportu proiektuaren bertan behera uztearen lehen urteurrena ospatu zuten. Azkenaldion, jabetze kolektiboaren inguruko  arlo juridikoak landu dituzte, Frantziako eta Alemaniako elkarte sare batek lagundu du zeregin horretan. Beryko kooperatiba integralak ondare irregularrei buruzko topaketak ere burutu dituzte Réseau Alternatives Forestières elkartearen eskutik.

Euskal Herritik ere ZADekiko elkartasun sarea antolatuta dago. ZADen aldeko Amankomunak sareak Euskal Herriko herritarrei deialdia luzatu die nazioarteko eremu berriak eraikitzen laguntzeko. Auzolan ekimen honen xedea etxola berriak eraikitzea da, baita hainbat egoitza berritzea ere.

Aste bateko lanaldia izanen da. Halaber eta segidan, partehartzaileek ZADen egoera eta gaur egungo jarduerak ezagutzeko parada ukanen dute apirilaren 20ko asteburuan. Interesatuek helbide honetan dituzte xehetasun guztiak, baita izena ematea ere: ehzadista@yahoo.com


ZAD kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.