Angeluko amodioaren ganbaratik hurbil, Robert Alday etxegileak eraiki luxuzko erresidentzien aitzinean zazpi egunez eta sei gauez antolatu dugun okupazioak egoera bitxi zein adierazleak ekarri ditu. Baita perspektibak ere.
Hasteko, ordezkarien jarrera. Alday etxegileak aste osoan ez die kazetariei erantzun. Paso egitea nahiago, isiltasuna erredola ona baita aurkarien mespretxatzeko. Angeluko alkatea antzekoa egiten saiatu zen baina gure kolektiboak [OSTIA sareko kidea da Lopez Arana] behin eta berriz deiturik, zezen plazara atera behar izan zuen azkenean, beste defentsa baten erabiltzeko. Etxegintzan ahal den eta neurri hoberenak hartzen dituela sinestarazi nahi izan zion jendeari, beste batzuek gaizkiago egiten dutela, eta gure ekinbideak ez direla demokratikoak. Betiko lelokeriak.
Herritarren jarrera oso bestelakoa izan da. Angeluko biztanle ainitzek, auzo hurbilek, sustengua molde batez edo bestez erakutsi digute, haiek ere, zuzen edo zeharka, krisia pairatzen baitute. Eta, nahiz arduradun politiko edo enpresari batzuek gorrarena egin edo deus gertatzen ez balitz bezala aritu, bada saihestezina den faktorea: errealitatearen printzipioa.
Goiz ala berandu, gutxiengoa da akusatuen aulkian jartzen dena eta lurraren eta etxebizitzaren gaian, fenomenoa gero eta begi-bistakoa da. Norberaren hautuak plantan bakarrik jarri behar direlarik, parean gero eta presio gehiago jartzen bazaie, lehen traben eta porroten seinaleak ageri dira. Hori da pixkanaka leku ainitzetan gertatzen ari dena, Ipar Euskal Herriko jende, elkarte, kolektibo, hautetsi ugariei esker, bestelako kudeaketa batzuen eske. Jada, lorpen batzuk erdietsi ditugu eta hasiera baizik ez da. Orain, joerari itzulia eman edo gutxienez arrasta jartzeko ahalmena daukagu. Eta indartze horretan, okupazio mugimenduak, joan den asteko ekintzaren arrakasta ikusirik, fase berria aktiba lezake: iniziatiba sendoagoak eraiki, hobe eta gehiago okupatzeko.
Iaz Arbonako Berruetan okupazio sonatua ukan genuen, ondotik Hazparnen gaztetxearen alde, Donamartirin 5G antena baten kontra, orain Angelun. Esperientzia politak denak, beti ere bukaera duinarekin. Denbora berean, egun bateko okupazioak gero eta maizago ari dira gertatzen. Hozka batez igotzen gara? Zer gerta liteke, porlanezko proiektuak egin nahi dituzten lekuetan, kanpamenturako material egokia eta mardula jarriko bagenu? Eta haien bulegoetan eta etxeetan kemen eta sormen gehiagoz sartzen bagina? Zer okupatu, zenbat denbora eta zer lortzeko, nola aritu eta ihardetsi, horra eztabaidatzeko, partekatzeko eta erabakitzeko osagai onak.
"Zer okupatu, zenbat denbora eta zer lortzeko, nola aritu eta ihardetsi, horra eztabaidatzeko, partekatzeko eta erabakitzeko osagai onak"
Arbonako okupazioaren ondotik jalgi OSTIA kolektiboan, herrietan diren dinamikei laguntza eman nahi izanez eta beste taldeen gogoak kontutan hartuz, jauzi berri hau helburu zehatz bati lotu nahi diogu: bihar, multinazionalek eta etxegintza enpresek dituzten eraikuntza asmoei erantzun garbia eman. Zer gertatuko litzateke, okupazio iraunkor bat iragartzearekin ez bada aski, benetan hunkituak izanen diren eremuetan molde herrikoian, determinatuan eta festazalean instalatzen bagina? Nola erantzungo luke prefeturak? Indarrez biztanleak eta herri oso bat kanporatu, lanak egin behar dituzten hilabete luzeetan lekuak militarizatu? Zer gertatuko litzateke, hamarnaka, agian ehunka pertsona komisaldegira eta Baionako auzitegira eraman behar balituzkete, hori guztia interes pribatuen salbatzeko? Ikustekoa. Dena den, saiatzeak benetan merezi du. Beraz, noiz hasten gara?
Bada Frantziako Estatuan, aztarnak utzi dituen mamua: Notre-Dame-des-Landes herrian aireportuaren kontrako izandako borroka luzea, ZAD okupazioarekin. Borrokaren garaipena izan zen eta geroztik, txiste-kontseilua da hau erratea : “Astindu ezazu ZAD baten mehatxua eta ikusiko duzu, parean kikilduko dira, ez dute aurrera eginen”. Nahiz hala ez gertatu, euskaldunek badugu aski gogo, indar eta sustengu gure erara herria itotzen ez uzteko, erresistentzia ederra garatzeko. Kanbon, Bouygues enpresa handiak eraiki nahi duen etxebizitza proiektua izan dadila lehen garaipena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]