ZAD

ZAD husten saiatuko da berriro jendarmeria ostegunetik aurrera


2018ko maiatzaren 16an - 10:55
Notre-Dame-des-Landes-eko gune okupatua (Arg: Earth First! Journal)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Frantziako jendarmeen menia ostegunean etengo da ziur aski. Lurraren Gestiorako Batzorde Zuzendaritza izan zen asteartean, eta bertan, Ingurumen Ministroak baieztatu zuen “gobernuak ez duela amore emango legez kanpoko okupazioekin bukatzeko lanetan”.

Beraz, Notre-Dame-des-Landes-eko gunearen suntsipena aste honen bukaeran berrabiatzeko arriskua dago.

Proiektu bat aurkeztu edo onartu duten zadistak, edo oraindik trebakuntza kurtsoetan dihardutenak "barkatuko" dituzte, eta Notre-Dame-des-Landes-en bizitzen jarraitzeko aukera izango dute behin-behinean. Maiatzaren hasieratik presentzia polizial handia dago ZADaren inguruan: 1.500 jendarmeko dispositibo bat bidali zuten ingurua jendez hustera eta han da geroztik.


ZAD kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...