ZAD

ZAD gunearen alde Amankomunak taldea sortu dute

  • ZAD-eko borrokaren aldarria, hots, Notre Dames de Landeseko aireportu proiektuaren kontra Breitainian izan den mugimenduak Euskal Herrian ere badu oihartzun.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 8an - 09:34
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ZAD gune okupatuaren eta Gasteizko Errekaleor auzo okupatuaren artean loturak eta zubiak eraikitzeko xedez sortu den Amankomunak taldea, Hendaiako geltoki aitzinean elgarretaratu da, afixak eta traktak banatuaz bidaiarieri 

ZADarekin elkartasunez, mugimenduko bi kideeri beren ekintzaren arrazoia galdegin diegu.

Frantziako gobernuak errepresioarekin  erantzuten duela soilik diote, eta alternatibak xekatzen dituen mugimendu bat ezin dela kriminalizatu. Horregatik martxan diren borroka sozial ezberdinak batzeko deiak egiten dute, Macronen gobernuari aurre egiteko

Maiatzaren 14ko data emana du Frantziako gobernuak, ZAD gunea hustu dezaten.

Albiste hau Euskal Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


ZAD kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.