Zad-eko ebakuazioa zuzendu zuen militarra, Frantziako Estatuko koronabirusaren krisia zuzentzen

  • Richard Lizurey, 2018an Notre-dame-des-Landeseko Zad-aren ebakuazioko buru izan zen militarra izendatu du Edouard Philippe lehen ministroak koronabirusaren kudeaketaren ikuskatzaile Frantziako Estatuan. “Oso ona da krisien kudeaketan”, dio lehen ministrotik hurbil dagoen pertsona batek, Reporterre hedabideak jaso duenez.


2020ko martxoaren 31n - 11:26
Zadeko ebakuazioaren argazkia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lizurey ezaguna da Frantziako Estatuan sortu diren mugimendu sozialen eta ekologisten aurka gidatu duen errepresioagatik. 2018ko Zad ebakuatzea izan zen sonatuena, izan ere ehunka pertsona zauritu ziren, eta batek eskua galdu zuen.

Kasu horretan, jeneralak gertatutakoa “sentitzen” zuela esan zuen, baina testuinguru horretan "gertatu zitekeen" gauza bat zela.

Urte horretan bertan sortu ziren jaka horien kasuan ere agintaritzan egon zen Lizurey. C News katean egindako adierazpen batzuetan azaldu zuen ez zituztela armak alde batera utziko: “Bidean egongo gara eta beraiek pasatzea saihestuko dugu”.

Macronen gobernuaren aurkako protestak erreprimitzeko poliziak gehiegizko indarkeria erabili ote zuen galdetuz sortutako eztabaida “gehiegizkoa” izan zela ere iritzi zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude