“Euskadin Kataluniako egoerara heltzeko osagai guztiak daude”

  • Espainiako Osasun ministro ohi eta EAEko PPko presidente Alfonso Alonsok igandean esan du bere ustez "Euskadin osagai guztiak" daudela "Kataluniako egoera berera heltzeko". Bere alderdiaren lana osagai horiek ez daitezela nahasi ekiditea dela esan du.


2017ko urriaren 23an - 09:54
Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Alonsok adierazpen hauek igandean egin ditu Donostian, "Espainiara demokrazia heldu zela" 40 urte bete direla ospatzeko eta "ETAk bere porrota onartu zuela" sei urte bete direnean. Ondorengoa esan zuen hitzez hitz:

"Euskadin nazionalismo bat dago boterean (EAJ), indar erradikalak oraindik posizio biolentoak justifikatzen ari dira (Bildu), Podemoseko populistak hirugarren indarra dira, eta Gure Esku Dago plataforma Euskal Asanblea Nazional baten enbrioia da. Osagai hauek nahasten badira egoera berera eramango gaituzte, eta beraz, Katalunia sufritzen ari den desafio eta arrisku berera".

Borja Semper, Javier Maroto eta Alfonso Alonsok guztiz babestu dute Mariano Rajoyk Kataluniako autonomia bertan behera uzteko hartutako erabakia. Bere jarraitzaileei "optimismoa eta konfiantza" eskatu dizkiete.

Ikusi bideoan Alonsoren hitzartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.