Industria Iraultza gizateriaren historiako momentu giltzarrietako bat izan zen, Iraultza Neolitikoak bezala, behin betiko aldatu baitzuen gure patua. Prozesu hark, XVIII. mende erdialdean, ordura arte kateatuta egon ziren indar ekonomiko eta sozialak askatu zituen. Esate baterako, mendeetan eta mendeetan munduko biztanleriak hazkunde apala eduki arren, azken 200 urteetan izugarri handitu da, zortzi aldiz biderkatu arte.
Iraultza horren arrazoiak historiografian izan den eztabaidagai garrantzitsuenetako bat izan dira. Antza denez, garai hartan Txinaren, Japoniaren eta mundu islamikoaren garapen zientifiko-teknikoa Europakoaren antzekoa zen. Orduan, zergatik gertatu zen Industria Iraultza Europan? Eta bereziki, zergatik Ingalaterran? Azalpen eurozentriko klasikoek esan izan dute arrazoi kultural eta politikoek baldintzatu zutela prozesua. Esate baterako, fokua jartzen dute Europako erakunde libreetan, Asiako erregimen despotikoen aldean, edo kristau protestanteek lanari buruz zeukaten etikan. Halako faktoreek ekintzailetasuna, indibiduoaren askatasuna eta jabetza pribatuaren indartzea bultzatu bide zuten. Robert B. Marks bezalako autore kritikoek, aldiz, bestelako faktoreak azpimarratu dituzte: Britainiar Inperioak atlantikoko itsas-merkataritzan zeukan nagusitasuna edo Ipar Ameriketako kolonietan lan-indar esklaboaren bidez kotoi merkea eskuratzeko gaitasuna, esaterako. Eta baita kasualitate sinple bat ere. Deforestazioaren ondorioz, Britainia Handian egur eskasia izan zen. Ondorioz, horren ordez lurrazpiko meatzeetan erraz eskura zitekeen harrikatza erabiltzen hasi ziren. Harrikatzak egurrikatzak baino ahalmen kaloriko gehiago du, eta beraz makinak martxan jartzeko edota burdina lantzeko hobeak ziren.
Kontua da, horri esker Europak abantaila eta nagusitasun ekonomikoa hartu zituela. Ondorengo urteetan Mendebaldeko potentziak munduaz jabetu ziren. Hau da, kapitalismoak inperialismo modernoa ernatu zuen. XIX. mendean Txinako Inperioak ez zuen Europako potentziekin hitzarmen komertzial kaltegarririk sinatu nahi. Jarrera horrek Opioaren Gerrak piztu zituen. Britainia Handiak Nemesis baporea Txinara bidali zuen: punta-puntako kanoiez horniturik zegoen burdinazko itsasontzi modernoa. Teknologia industrial hark txinatarren egurrezko itsasontziak (Junko ezagunak) xehatu zituen eta inperialistek gerra erraz irabazi zuten. Ondorioz, Txinak hitzarmen umiliagarria sinatu behar izan zuen: bere itsas-portuak irekitzera eta merkataritzan europarrei erraztasunak ematera behartu zuten. Ordutik, Txinaren egoera ekonomikoa mendekoa eta semi-koloniala bilakatu zen.
Baina azken urteetan gauzak aldatzen joan dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Txinako ekonomia izugarri garatu da. Ondorioz, inperialismoaren garaian ireki zen zanga gainditu du eta Mendebaldeari gain hartzen ari zaio, ez badio dagoeneko hartu. Esan genezake, hein batean, atzean geratzen ari dela Industria Iraultzak munduan sortu zuen parentesia.
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu... [+]
Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]