Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de falsedad. Euskadi.eus, 25/03/2025 (Erdaraz, noski!). Bietako batean Cesar jartzen du, bestean Neron. Idatzi honek zer pentsatua ematen du.
Batetik, zuzenak ez diren baieztapenak egiten dituelako. Adibidez, zeramikazko piezak aurkitu zituen enpresa –Eliseo Gil eta Idoia Filloyren Lurmen– kondenatu egin zutela 2020ko epaiketan. Epaia irakurtzea nahikoa da gezurraz jabetzeko. Arabako eta EAEko agintariek ez al dute aholkularirik gauzak diren bezala esanarazteko?
Bestetik, erdi egia eta erdi gezurra den baieztapen bat, grafito horiek (eta Iruña-Veleiakoak) faltsuak liratekeela argudiatzeko: latinez Caesar eta Nero idazten zela, ez Cesar eta Neron. Deigarria da AFA eta EJ latinezko lezioak ematen ikustea, unibertsitateak eta hizkuntzalariak alde batera utzita.
Kontua da ez direla ez unibertsitateak ez hizkuntzalariak izan auzi hau argitzen saiatu direnak, Iruña-Veleia Argitu, Ez Suntsitu Plataforma baizik
Kontua da ez direla ez unibertsitateak ez hizkuntzalariak izan auzi hau argitzen saiatu direnak, Iruña-Veleia Argitu, Ez Suntsitu Plataforma baizik. Latinez idatzitako epigrafien argazkiak emanez eta dokumentazioa erakutsiz frogatu dute latinaren historia luzean biak izan zirela posible: Caesar-Cesar eta Nero-Neron. Ikus informazio osoa Cesar-Neron gutunean.
Azpimarratzekoa den beste puntu bat da zenbat hedabidek zabaldu zuten prentsa-oharra inolako kritikotasunik gabe, gezur eta gabezia guztiekin. Horretaz jabetzeko ondo dator Miguel Thomsonen artikulua irakurtzea: “César, Nerón y otras mentiras del montón”. Interneta pixka bat astinduz, erraz aurkitzen dira, gutxienez, 33 hedabide prentsa-oharra ia literalki kopiatu zutenak: ikus-entzunezkoak, paperezko nahiz digitalezkoak, agentziak, web orriak, sare sozialak… Hona, ordena alfabetikoan: ABC, agenciadenoticias.es, Alea, Berria, BizkaiaGaur, Cadena SER, capitalvitoria.com, Diario de Noticias de Alava, EFE Noticias, EITB, elDiario.es, Euskadi.eus (EJ), El Correo, El Debate, El Diario Vasco, Facebook (BizkaiaGaur, GipuzkoaGaur, La bitácora de Jenri, Menéame), GasteizBerri, GasteizHoy, GipuzkoaGaur, Infobae.com, Independentea, Instagram, Irekia ataria (EJ), Naiz/Gara, Norte Exprés/Noticias de Vitoria-Gasteiz y Álava, noticiasceramica.com, Onda Cero, Sergipeconectado (DV), X.com, GipuzkoaGaur, zuk.eus.
Horietatik guztietatik soilik ‘Independentea’k eta ‘Naiz/Gara’k eman zuten prentsa-oharrari erantzunez plataformak ateratako agiria Eliseo izutzeko eta kakazteko beste ahalegin bat Arabako agintarien aldetik. Zerrendako gehienek aspaldi egin zuten hautua grafitoen faltsutasunaren alde. Gutxi batzuek alderrai jarraitzen dute, egun batean arre eta bestean so, iritzi propiorik gabe, grafitoen aurkezpenetik hemeretzi urtera. Oraingo honetan ia denak bat etorri dira jendartearen zatirik handienari informazio iruzurtia emateko orduan.
Lau hilabete pasatu diren arren ez agintariek, ez hedabideek, ez dituzte okerrak zuzendu, ezta kaltetuei barkaziorik eskatu ere. Errespetu gehiago merezi dugu!
Tomas Elortza Ugarte
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]