Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Irailaren 27an 50 urte beteko dira franskismoak Txiki eta Otaegi fusilatu zituenetik, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Bada, asteazkenean eta ostegunean bietaz mintzatu da Alberto Alonso Gogora institutuko zuzendaria, Europa Press berri agentziari eta Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketetan, eta adierazi du ETAko bi kideak "frankismoaren biktima" direla, baina hortik askatasunaren eta diktaduraren aurkako borrokalariak zirela esatera "urrats handia" dagoela: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin: indarkeria, terrorea eta beldurra".
Alonsoren ustez, Txikik eta Otaegik ez zuten nahi "Franco osteko gizarte demokratiko bat", eurek frankismoaren alternatiba gisa zuten proiektu propioa "inposatzea" baizik: "Ezin ditugu multzo berean sartu antifrankismoaren militantzian indarkeria erabili ez zutenak eta ETAko kideak". Izan ere, Gogorako zuzendariak adierazi du ezin direla "erreferenteak" izan gizartearentzat, "indarkeria eta terrorismoa" erabili baitzuten: "Hori ez da eredu. Badaude milaka euskaldun beste bide bat hartu zutenak, eta horiek badira erreferente".
Bi militanteen biktima izaeraz galdetuta, Alonsok biktima papera aitortu die: "Txiki eta Otaegi frankismoaren biktimak dira. Ez zuten epaiketa justu bat izan, ezta inolako berme juridikorik ere". Biktima gisa aitortzea eta omenaldiak egitea, ordea, "gauza ezberdinak" direla gaitzetsi du: "Biktimak dira, baina ez dira omendu behar". Gogorako zuzendariak salatu du ahalegin bat dagoela "ETA on baten eta ondoren ETA gaizto baten existentzia zuritzeko", baina gogorarazi du ETA "erakunde terrorista bat" izan zela sorreratik: "Haren hautua izan zen terrorea sortzea eta inposatzea". Alonsok jakinarazi du Gogorak, fusilaketen urteurrenaren harira, ekitaldia egingo duela irailaren 27an, baina ez dituela omenduko.
Tirabirak Zarautzen
Txiki eta Otaegiren urteurrenaren harira, euren omenezko ekitaldien inguruko tirabirak piztu dira azken egunetan: ETAko bi kideak azaltzen ziren olana bat eskegi zuten Zarauzko zenbait ekintzailek joan den astean. EAJk eta PSEk osatutako udal gobernuak kentzeko agindua eman zuen, ingurumena babesteko zela arrazoituta, eta Sortuk salatu zuen Zarauzko Udalak Olana Santa Barbarako oinarrian utzi zuela "zaborra bezala".
Olana kendu eta bi egunera, ordea, asteartean hainbat zarauztarrek olana berreskuratu zuten eta Azken Portuko plazara –Txikiren auzoa– eraman zuten, eta bertan argazki herritarra atera ehunka lagunek. Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik 50 urte betetzen direnean, Sortuk adierazi du "ondo lotuta utzi zuten korapiloa askatzeko" unea dela. Gainera, aitortza instituzionala izan beharko luketela aldarrikatu dute, "frankismoaren aurka borrokatu zuten euskal herritar guztien" gisara.
1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
1985ean Guardia Zibilak Mikel Zabalza bahitu, torturatu eta hil zuela 40 urte dira aurten. Hori dela-eta, ekimen berezia antolatu dute hainbat eragilek: autobus ibiltari batek erakusketa eramango du herriz herri, kasuari buruz oraindik erantzunik gabe dauden galderak... [+]
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.