Europan 11.000 hildako gutxiago egon dira apirilean kutsaduraren beherakadagatik

  • Energia eta Aire Garbiko Ikerketa Zentroaren arabera, 6.000 haurren asma kasu berri eta 1,3 milioi laneko absentismo kasu saihestu ditu apirileko nitrogeno dioxido eta PM2.5 partikulen isurien beherakadak. Guztira 11.000 lagunen heriotza ekidin du kutsadura jaisteak.


2020ko apirilaren 30an - 12:50
Erregai fosilen fabrika bat. Argazkia: ShareAmerica.

Nitrogeno dioxidoaren isuriak %40 jaitsi direla kalkulatu du ikerketa zentroak; kutsadura hori ikatza erretzean eta dieselez dabiltzan autoak erabiltzean gauzatzen da. PM2,5 prtikulen isurketa ere jaitsi da, %10 inguru. Espainiako Estatuko kasuan beherakada nabarmenagoa da, nitrogeno dioxidoa %51 jaitsi baita, eta PM2,5 partikulak %19. Datu esanguratsuak dira, izan ere, bi sustantzia horiek Europan 470.000 heriotza eragiten dituztela kalkulatu dute.

Koronabirusa osasunaren mesedetan

Gas kutsagarrien emisioak petrolioa erretzean eta energiaren ekoizpenarekin isurtzen dira. Pandemiak ekarritako geldialdiarekin, ordea, beherakada handia jasan dute sektore horiek eta kutsadurak ere nabarmen egin du behera. Datuen arabera, 6.000 haurren asma kasu, 1.900 krisi asmatiko, 600 jaiotza goiztiar eta 1,3 milioi laneko absentismo kasu ekidin ahal izan dituzte.

Ironikoki, ospitaleak jendez gainezka dauden honetan, pandemiak osasun-zentroetako jende kopurua apaltzen lagundu du. Osasun-sistemak arnasa hartu ahal izan du, kutsadurak eragindako gaixo asko saihestu ahal izan direlako. Errealitate horrek hainbat ikertzaileren hitzei arrazoia eman die, eta kutsadura murrizteak “bizitzaren kalitaterako eta osasun publikoaren ongizaterako ekarriko dituen onurak” azpimarratu dituzte.

Dena den, krisi sanitarioaren egoera dela eta, adituak bat etorri dira kutsaduraren beherakada ez dela “positibotzat” jo behar; baina adierazi dute egoerak argitara atera duela “kutsadurak eragindako heriotza masiboak zeinen normalizatuta dauden”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


Eguneraketa berriak daude