Elkarte gastronomikoak berriz zabaltzea baimendu du Jaurlaritzak

  • LABIren azken bileraren ostean eman du berria Iñigo Urkullu lehendakariak. Joan den urteko urritik daude itxita EAEko elkarte gastronomikoak, eta larunbatetik aurrera berriz ere zabaldu ahal izango dira. Nafarroan maiatzean eman zuten zabaltzeko baimena. Horrez gain, ostalaritza ixteko eta jarduera kulturalak amaitzeko ordutegia goizeko 2:00ak arte atzeratuko da EAEn.


2021eko ekainaren 18an - 16:04
Azken eguneraketa: 18:15
Argazkia: Irekia

Gaur izan du bilera LABI instituzionalak, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19a dela-eta hartutako neurriak malgutu egingo dira larunbatetik aurrera. Tabernak goizeko 2:00ak arte egon ahal izango dira irekita eta jarduera kulturalak ere ordu horretan amaitu beharko dira. Ostalaritzari dagokionez, barnean eta kanpoan mahai bakoitzean sei lagun elkartu ahal izango dira.

Urritik itxita dauden elkarte gastronomiko eta txokoek berriz ere zabaldu ahalko dituzte ateak, %50eko edukierarekin eta 9:00etatik goizeko 2:00etara. Hala ere, gaueko aisialdiak itxita jarraituko du. Horrez gain, kirol ekitaldietan ikusleak ere baimenduko ditu Jaurlaritzak, edukiera mugatuarekin.

Hauek dira gaur iragarritako neurriak:

  1. Jarduerak ixteko ordutegia gaueko ordu biak arte luzatuko da. Oro har, edukieraren muga % 60-koa izango da.
  2. Edozein gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako, gehienez 600 pertsona egongo dira barruan eta 800 kanpoan. 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, maximoa 800 pertsonara zabaltzen da barnealdean eta 1.200 pertsonara kanpoan. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten instalazioetan, gehieneko edukiera % 30ekoa izango da.
  3. Ostalaritzan, mahai bakoitzeko sei lagun elkartzea ahalbidetzen da, bai kanpoan eta baita barruan ere. Barneko edukiera % 50-ean mantenduko da.
  4. Txokoak eta elkarte gastronomikoak ireki ahal izango dira, ostarlaritzaren irizpide berdinekin. Edukieraren muga % 50-ekoa izango da, eta goizeko bederatzietatik gaueko ordu biak arte irekiko dira.
  5. Aire librean egiten diren kultura, turismo edo natura bisitetan taldeek 20 pertsona elkartu ahal izango dute. Barnealdean 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
  6. Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldetan egituratu ahal izango da. Aldageletako edukiera % 50-era arte handituko da. Eskola-kirolaren lehiaketak udako txapelketetarako baimenduko dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


Eguneraketa berriak daude