Zer gertatuko da Nafarroan urriaren batetik aurrera?

  • Maria Txibite lehendakariak koronabirusaren aurkako neurri murriztaileen amaiera iragarri zuen asteartean. Horrek hainbat galdera, zalantza sortu ditu herritarren artean. Horiei erantzuten ahalegindu gara. 


2021eko urriaren 01an - 13:16
Azken eguneraketa: 15:18

Zein neurri laxatuko dituzte urriaren batetik aurrera?

Ostiralean, bertan behera geratuko dira Nafarroako Gobernuaren covid 19arekin aurkako  neurri murriztaile guztiak, Hezkuntzarekin eta Kirolarekin loturiko zenbait izan ezik.

Nolanahi ere, musukoa erabiltzeak derrigorrezkoa izaten segituko du barrualdeetan, baita kanpoaldean ere, baldin eta ezin bada metro eta erdiko segurtasun distantzia mantendu. Besteak beste, musukoaren erabilera Espainiako Gobernuak arautzen duelako.

Zer gertatuko da ordutegiekin eta edukierekin?

Pandemiaren aurreko egoerara itzuliko gara, salbuespen batekin: kirola.

Beraz, ostalaritzan, konparaziora, tabernetan barran kontsumitzerik izanen da. Dantzalekuetan dantzatzerik. Kontzertuetan zutik egon.

Ostalarien elkarteek pozik hartu dute albistea, baina kezka bat azaldu dute: ea nork kontrolatuko duen musukoaren erabilera baldintza horietan.

Zergatik izanen da salbuespena kirola?

Kirol ikuskizunetan edukierak eta protokoloak Espainiako Gobernuak eta erkidegoek adosten dituztelako. Gaur goizeko zortzietan hain justu bilera abiatu dute. Eta bilera horretan Nafarroako Gobernuak Sadarrek %100eko edukiera berreskuratzearen alde eginen du.

Zer gertatuko da Irakaskuntzan?

Aurrerapauso bat behintzat izanen da: Lehen Hezkuntzako talde batean positibo bat atzematen dutelarik, taldeko kide guztiek ez dute berrogeialdia egin beharko. Koronabirusa atzemateko probak eginen dizkiete. Haur Hezkuntzan, ordea, berrogeialdiekin segituko dute. 

Argitzeko dago zer gertatuko den gainontzeko protokoloekin. Ikasleek egunean zazpi ordu ematen dituzte musukoa jantzita. Patioan eta gimnasia egiterakoan maskara jarrita eduki behar dute.

Nafarroako Gobernuak dio hori gaur erabakiko dutela, Espainiako GObernuarekin eta gainontzeko erkidegoekin eginen duten bileran. Baina Nafarroako Gobernuak berez badu hezkuntzako protokoloak bere kaxa erabakitzeko eskuduntza.

Beste kontu bat: jardunaldi jarraitua. Badirudi abendura arte ez dutela berraztertuko.

Zer eragin eduki dute txertoek?

Erabakigarriak izan dira, horretan zalantza izpirik ez zuten azaldu atzo Maria Txibite lehendakariak eta Santos Indurain kontseilariak.

Indurainen datuen arabera, 12 urte baino gehiagoko 10 nafarretatik 9k txerto osoa jasoa dute. Populazio osoaren %77 hain zuzen ere. Horri esker, 2.900 kutsatze ekidin dira, eta 1.300 heriotza.

Txertaketan gehien atzeratu den adin tartea, 30 eta 39 urte artekoa.

Zein da egoera epidemiologikoa une honetan?

Atzo 23 positibo atzeman zituzten Nafarroa Garaian. Kutsatze kopurua Nafarroan kutsatze kopuruak behera egin du azken hamar asteotan etenik gabe. Positibotasuna %2koa izan da azken hamar egunean. 14 egunean pilaturiko intzidentzia 100.000 biztanleko 53koa zen atzo. Sarri 50etik jaitsiko da. Arriskua, beraz, baxua da. Hamabi lagun daude ZIUetan. 27 ospitaleraturik.

Osasun Sistema Publikoan zer espero dezakegu?

Indurain kontseilariak atzo iragarri zuen ahalik eta lasterren saiatuko direla osasun sistema publikoko maila guztietan pandemiaren aurreko aurrez aurreko artzatze maila berreskuratzen. Horren premia larrian gaude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


Eguneraketa berriak daude