COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

  • Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


2021eko urriaren 21an - 09:10
Azken eguneraketa: 11:51

135 diputatuk alde bozkaturik, eta beste 125ek kontra, aitzina doa COVID-19 pasaportearen erabilpena 2022ko uztailaren 31a arte luzatzeko xedea. Frantziako Legebiltzarrak alde bozkaturik, lege-proiektuaz eztabaidatzen hasiko dira senatariak urriaren 28an, hor ere bozketa bidez erabakitzeko ondotik. Hastapen batean azaroaren 15a arte erabiltzea aipatzen bazuten ere, datorren uda arte luzatu nahi du erabilpena Frantziako Gobernuak.

Dokumentu hau beharrezkoa da jatetxean ala tabernan egoteko, 50 lagunez gora biltzen dituen ekimenetarako, museo, zinema ala liburutegien gisako gune publikoetarako, garraio publikoetarako eta ospitale eta zahar-etxeetara sartzeko. Bertan agertzen da dokumentuaren jabea COVID-19aren kontra txertatua dela, edota birusaz kutsatua izan dela azken sei hilabeteetan edota azken 72 edo 48 orduetan negatibo dela dion testa daukala.

Bi egunez iraun duen eztabaida sutsuaren ondotik, urriaren 20 eta 21aren arteko gauean bozkatu zuten diputatuek. COVID-19 pasaporteaz gain, bestelako neurri batzuk ere agertzen dira. Guyanan bideraturiko osasun larrialdi egoerak aitzina segitzen du ere, gutxienez abenduaren 31a arte.

COVID-19 pasaportearen kontra antolaturik

Hamabi urteko herritar guztiek behar dute dokumentu hau ukan. Gehiengoak dokumentu hau baldin badu ere –Frantziako biztanleriaren %87ak txertoaren dosi guztiak jaso ditu, eta %89ak lehen dosia–, gutxiengo batek ez du baliatzen, batez ere desadostasun politikoagatik, hau da, dokumentuak dakarren bazterketa eta kontrola ez dutelako onartzen.

Garazi eta Baigorri aldean osaturiko Bagabiltza kolektiboak demagun hainbat ekimen eta okupazio bideratzen ditu dokumentu honen kontra. Azkenik, Donibane Garaziko mediateka okupatu zuten, COVID-19 pasaporterik gabe sartu eta bertan egon ziren hamar bat kide.

Ez Pass, Nora goaz? kolektiboa ere sortu da Ipar Euskal Herrian, oinarrizko askatasun eta eskubideak "inarrosten" dituen dokumentu horren aurka borrokatzeko. Atharratze, Maulen, Baigorri, Donibane Garazin, Izturitzen, Donibane Lohizunen, Baionan, Angelun... Orotara, 62 afixa ikusgarri zintzilikatu ditu berrogei bat kide biltzen dituen kolektiboak. Besteak beste, dokumentu hau ez dutelako nahi, lana eta soldata galdu behar izan dituzten langileen egoera salatzen dabil taldea. Hain zuzen, osasun arloan dabiltzanek bai ala bai behar dute COVID-19 pasaportea eta hori gabe, soldata ez zaie banatua eta lanera joatea ere debekatua zaie.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


2021-10-17 | Unai Brea
Iñigo Urrutia. Pandemiaren kudeaketa legediaren ispiluan
“Gizarteak egiteke du eskubideen mugaketari buruzko eztabaida”

EAEko LABI ospetsuaren azken saioaren bezperan hartu gaitu, EHUn dituen bulegoetako batean. Legelaria eta Administrazio Zuzenbideko irakaslea da Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, Bizkaia, 1966). Gaur egun unibertsitateko Aldezlea ere bada, hots, bertako kideen babeslea... [+]


Eguneraketa berriak daude