Hainbat taberna itxiko dituzte Iruñeko Alde Zaharrean iragan asteko istiluen protesta gisa

  • Iruñeko Alde Zaharreko istiluak ez dira oraingoak, baina azken asteetan ostegun gauetan biziki gogorrak izan dira, bereziki San Nicolas eta San Gregorio kaleetan eta Sarasate Pasealekuan. Horren harira, hainbat tabernek itxi egingo dute hilaren 9an, 18:30etatik aurrera.


2021eko irailaren 08an - 13:37
Azken eguneraketa: 16:25

Ostegun gauetako istiluak izaten ari dira batez ere, baina hainbat asteburuetan ere izan dira. Edozein kasutan, joan den astekoaren ondoren piztu dira alarma gorriak tabernarientzat, ostiral gauean gazte talde batek Dom Luis tabernako arduraduna jipoitu eta ospitalera eraman behar izan zutenean. Ostegunean ere istiluak izan ziren eta ostalari askok salatu zuen bezero ugariren jarrera desegokia, horien artean lapurretak. Ostalarien esanetan, arazoak sortzen dira, batez ere, arreta deitzen dietenean bezeroei, bai ostatu barruan COVID arauak ez errespetatzeagatik edota bestelako jarrera desegokiengatik. Ostatu hau San Nicolas kalea eta Gazteluko plaza artean dago.

Alde Zaharreko taberna ugarik egin dute bat deialdiarekin, besteak beste, San Gregorio, San Nicolás, Estafeta, Nabarrería eta Gazteluko plazakoak. Ostalarien hainbat elkartek eta Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak ere sostengua agertu diote itxialdiari. Ostalarien elkartean aburuz, jadanik etxeratze ordurik ez dagoenez, bada ordua arauak malgutzeko: eskatzen dute gaueko ordutegia irekitzea eta taberna barruan kontsumitu ahal izatea, horrela herritarrak gauean zehar eta auzoetan ere barreiatuko liratekeelakoan.

Aspaldiko arazoa

Azken asteotako istiluak bereziak eta ezohikoagoak izan dira, agian COVID garaiak badu zerikusirik horietan, eta bestelako arrazoiak ere izan daitezke, baina, sarritan auzoko elkarte ugarik salatu duten gisan, egoera urrutitik dator eta badu zerikusirik ere Iruñeko Alde Zaharrari azken hogei urteetan –edo gehiago– eman zaion ezaugarritzearekin: hiriaren gaueko aisialdi gune garrantzitsuena bihurtzea.

UPNko gidatu izan du Iruñeko Udala azken hamarkadetan, Joseba Asironen aurreko legealdiko alkatetzarena kenduta, eta urte luzez taberna asko ireki ziren Alde Zaharrean, eta bestelako komertzio txiki ugari itxi. Auzo elkarteek sarritan eskatu dute ostatuak irekitzeko eremu saturatu gisa deklaratzea Alde Zaharra, eta joan den legealditik ezin dira taberna gehiago ireki Hiri Buruzagiko auzoan.

Alde Zaharrean Bizi! plataformak edo bestelako elkartek sarritan salatu dituzte auzoko hainbat eremutan ostegunetan eta asteburuetan sortzen diren zarata, zaborra eta istiluak. Joan den ostiral goizean, esate baterako, Gazteluko plazak bazuen itxura gehiago sanferminetako edozein goizarekin iraileko egun batekin baino.

Alde Zaharrak bizi duen egoera hau guztia salatzeko, Alde Zaharrean Bizi! elkarteak mobilizazio deitu du udaletxearen aurrean hilaren 16rako, 20:00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ostalaritza
Errespetu falten aurkako kanpaina abiatu dute Baztango eta Bidasoako ostalariek

Jarrera sexistak, klasistak, arrazistak eta homofoboak salatu dituzte, besteak beste. Eskualdeko ostalariei dei egin diete ekimenarekin bat egiteko. Kanpainarekin atxikimendua adierazteko epea urtarrilaren 31n amaituko da.


Iruñeko Katakrakek 10 urte
Jan, edan, irakurri... mundua aldatu

Datorren abenduaren 31n hamar urte beteko dira Iruñeko Katakrakek ateak ireki zituenetik: ostatua, liburutegia eta ikuskizunetarako areto nagusia biltzen zituen espazio berriak. 2016an laugarren hankak mahaia osatu zuen: argitaletxea. Iruñerrian bakarra da... [+]


2023-02-10 | Leire Artola Arin
Getariako ostalarien elkarteak onartu du adostutako prezioen igoera baztertzea

Lehiaren Euskal Agentziarekin akordioa lortu du, eta espedientea itxi diete. 2021eko abenduan guztiek batera igo zituzten prezioak, eta herritarren haserrea piztu zuten. Orain, ostalariek hitzeman dute lehiaren arauak errespetatuko dituztela eta norberak bere prezioak finkatuko... [+]


Getariako tabernak ikertzen ari da Leiharen Euskal Agintaritza, ustez prezioak igotzea adostean eginiko irregulartasunengatik

Leiharen Euskal Agintaritza Getariako taberna eta jatetxeak ikertzen ari da, pandemiatik irtetean prezioak igotzea adostean konpetentziaren erregimena urratu zutelakoan. 18 hilabete ditu elkartea zigortu ala ez erabakitzeko. El Diarioko Belén Ferrerasek eman du isilpeko... [+]


2022-03-23 | Leire Artola Arin
Tabernei boikota
Nortzuek helduko diote estatxari, getariarrek ala turistek?

Txikia bezain bizia da Getaria, Gipuzkoako kostako herria, baina abendutik hona aldaketa batzuk izan dira Parte Zaharrean: ostalariek prezioak igo dituzte, eta gazteek eratutako Sos herritarrak ekimenak boikota egin die. Ia lau hilabete daramatzate tabernetan zentimo bat gastatu... [+]


Eguneraketa berriak daude