Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

  • Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.

Urkullu lehendakaria eta Gotzone Sagardui sailburua osasun larrialdi egoeraren amaiera iragartzen ostegun arratsaldeko Labiaren ondoren. (Argazkia: Irekia)

2022ko otsailaren 11n - 14:53
Azken eguneraketa: 16:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegunetik aurrera musukorik gabe ibili daiteke aire librean Hegoalde osoan, Espainiako Estatuko Lurralde arteko Osasun Kontseiluak hala erabakita; eta aurrera begira, bakarrik jarraituko dute indarren kirol ekitaldien aforoek eta eta maskara eremu itxietan erabiltzeko derrigortasunak. Eremu hauek estatu mailako eskumenak dira.

Gainerako debekuak bertan behera geratuko dira, hala nola, ostatuak 1:00etan ixtea, %60ko aforoak, barran kontsumitzeko debekuak edo tabernetan hamar pertsonatik gora esertzeko debekua.

Iñigo Urkullu lehendakariak ostegun honetan adierazi zuenez une honetan neurri hauek guztiak hartzeko baldintzak betetzen dira, bai txertaketa datuek hobera egin dutelako, bai omikron aldaera kontrolatuago dagoelako eta ez delako horren kaltegarria, baita, azken finean, Europako gainerako herrialdeetan antzerako neurriak hartzen ari direlako ere.

Neurri hauek guztiak arautzen dituen dekretua larunbatean kaleratuko du Eusko Jaurlaritzak eta astelehenetik aurrera egongo da indarrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2021eko urriaren 12
Iñigo Urrutia. Pandemiaren kudeaketa legediaren ispiluan
“Gizarteak egiteke du eskubideen mugaketari buruzko eztabaida”

Eguneraketa berriak daude