ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 26a

Etxeratek preso gaixo eta adinduen berehalako askatasuna eskatu du

  • Premiazko neurriak eskatu ditu koronabirusaren arriskuen aurrean, kartzelan presoei ezinezkoa zaielako euren osasuna bermatzea. Euskal preso eta iheslari politikoak "etxean eta bizirik" nahi dituela adierazi du Etxeratek.

ARGIA @argia
2020ko martxoaren 18a
Etxerat elkartearen aurreko agerraldi bat. Argazkia: Eitb.

Etxerat elkarteak sare sozialen bitartez mezua zabaldu du goizean, osasun larrialdiak espetxeetan dakarren arrisku gehigarriez kezkatuta: “Presoek euren kabuz ezin dute haien osasuna zaindu”. Euskal preso politikoen senide eta lagunen elkarteak bat egin du Espainiako estatuko hainbat erakundek –30 baino gehiagok honezkero– gobernuari exijitu dizkioten premiazko neurriekin.

“Gure kezkarik nagusiena preso gaixo larriak eta 70 urtetik gorakoak dira”, zehaztu du elkarteak: “Arriskua eta zaurgarritasuna bikoiztu egiten dira espetxean. Haien askatasuna ezinbestekoa da eta lehenbailehen gauzatu beharrekoa”.

Frantziako Estatua

Frantziako Estatuari ere zuzendu zaio Etxerat. Gogoratu du fiskaltzak aurkako jarrera hartu ez balu egun espetxean dauden presoetako asko kalean egongo liratekeela. Bestetik, bisiten etendurak dakartzan kalteak arintzeko hartutako zenbait neurri hartu direla aitortu du, baina bideo bidezko konexio doakoak eskatu ditu “deskonexioa” ekiditeko.

“Ezin da sufrimendua areagotu. Orain inoiz baino gehiago, euskal preso eta iheslari politikoak etxean, etxean eta bizirik nahi ditugu”, itxi du mezua Etxeratek.

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude