Espainia osoko preso zahar eta gaixo larriak kaleratzea eskatu dute 20 erakundek

  • Hogei gizarte erakunde eta abokatuk –tartean Andaluziako Giza Eskubideen Aldeko Elkarteak, Red Juridica sareak eta Observatori del Sistema Penal i els Drets Humans elkarteak – Espainiako espetxeetatik berehala ateratzea eskatu dute horietan dauden preso gaixo larriak eta 70 urte baino gehiagokoak, koronavirusaren aurrean arrisku bikoitza duen taldea delako.


2020ko martxoaren 17an - 17:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bereziki arrisku bizian diren presoen askatzeaz gain, neurri bera eskatu dute erabiltzea prebentziozko presoekin, beharrezko izanez gero beste kontrolen batez zainduz. Espainiako Barne Ministerioan aurkeztutako idatzi batean ohartarazi dute koronabirusak bereziki kaltebera den populazio batean izan ditzakeen ondorioez, eskatuz kutsatutako presoak instalazio mediku batean bakartzea, eta ez bakoitza ziega batean.

Espetxeetara egindako bisitetan ezarritako murrizketen aurrean, erakundeok eskatu dute Ministerioak presoei eskaini dizkien aparteko telefono deiak doakoak izatea, lokutorioetako ahozko komunikazio arruntak ugaritzea eta bideo-deiak egiteko sistema bat instalatzea.

Erakundeek zera diote beren oharrean: "Presazko neurriak hartu behar dira, batetik, kartzelen barruan koronabirusa zabaltzea saihesteko eta, bestetik, askatasunik gabeko pertsonen oinarrizko eskubideak bermatzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!