Gose grebari ekingo diote Gasteizko lorezainek, akordiorik ezean

  • Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek. Enviser Estatu Batuetako inbertsio-funts putre baten esku dagoen azpikontratatutako enpresa bat da.

Grebaren 100.egunean eginiko mobilizazioa orain.eus

2025eko urriaren 02an - 14:20
Azken eguneraketa: 19:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2025eko otsailean hasi ziren Enviserreko langileak lehen mobilizazio-dinamika egiten lan-hitzarmen propio eta duinaren alde. Hain zuzen, kexu agertu ziren lorezaintzako Espainiako Estatuko lan-hitzarmena aplikatzen zietelako eta honek ez zituelako asetzen hemen bizi diren langileen beharrak, adibide bezala jarriz soldatek ez zutela lanbidearteko gutxieneko soldata gainditzen. Ondorioz, bertako egoera sozioekonomikoan oinarritutako lan-hitzarmen bat eskatu zioten  Gasteizko Udalari eta honek azpikontratatutako Enviser enpresari.

Azken enpresa honen harira, sindikatuen batzordeak azpimarratu izan du lorezaintzaren kudeaketa egiten duen enpresa hau AEBko inbertsio-funts baten esku dagoela, eta horrek, sindikatuen ustetan, negoziazioan aurrerapausoak ez ematearen arrazoietako bat azaltzen duela.

Uztailaren 30ean izan zen azken bilera eta sei hilabete pasa diren honetan ez da akordiorik lortu langileen eta udal eta enpresaren artean eta greba-mugagabeak bere baitan jarraitu du. Egoera honen aurrean urriaren 1ean langile biltzarrak prentsaurrekoa egin zuen. Bertan adierazi zuten grebari amaiera emateko “proposamen egingarri eta arrazoizkoa” proposatu ziola enpresari eta akordiorik ezean borrokaren fase berri batean sartu zirela, hau da, gose greba hasteko prest agertu ziren. Gauzak horrela, hurrengo astelehenerako LHKn bilera aurreikusi da langileen eta enpresaren artean.

Nondik dator greba hau?

Hasierako mobilizazioen ostean eta langileentzako egoera “jasan ezina” bilakatu zenean ELA, ESK eta LAB sindikatuek greba mugagabea deitu zuten. Martxoaren 26an egin zen lehen greba egunean ESK sindikatuak adierazi zuen %90 inguruko jarraipena eduki zuela eta soilik bi aste eta erdiko antzinatasuna duten langileak eta enpresako arduradunak ari zirela lanean.

Greba mugagabea hasi zenetik 42 egun igaro zirenean bildu  ziren Gasteizko Udalarekin lehengo aldiz. Lehengo hurbilpena egon arren grebarekin jarraitzea erabaki zuten langile batzordeak. Aitzitik, tentsioa handitzen joan zen Jaurlaritzak lorezaintza zerbitzua  “zerbitzu minimo” gisa izendatu zuenean “berdegune batzuen eta zenbait hiri bideren egoera arriskutsuagatik”. Erabaki horren ondorioz, greban zeuden arren, langile batzuek lanean mantendu behar zutela erabaki zen, bereziki, Eraztun Berdea delakoaren eta parke nagusietako mantentze-lanak burutzeko. Hiru sindikatuak eta langileak erabaki honen aurka agertu ziren eta kaleetako tentsioa areagotu zen, eta piketeetan Ertzaintzarekin ika-mikak izan zituzten.

Grebaren eta honen konponbideen harira ARGIAk ELAko aholkularia Andoni Castro Vivasekin hitz egiteko aukera izan zuen. Hiru hilabeteen ostean akordio ezaren zergatiaren harira “udalak eta enpresak elkarri pasatzen diote pilota” gaineratu zuen, gainera, “kontratazio baldintzen akordioa 2023tik 2027ra bitartekoa da. Udalak argudiatu du haiek ezin direla sartu, negoziazioa enpresarekin egin behar delako. Enpresak esan digu lau urte horietarako egin zen lizitazioan oinarrituta ez dela langileek aldarrikatzen dituzten soldata igoerak beren gain hartzeko gaitasunik.”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Beti Aingeru arrantzontziko tripulazioak tratu txarrak salatu ditu, eta matxinada gezurtatu

Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.


Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!