Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

  • Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


2025eko abuztuaren 19an - 10:42
LAB sindikatuak egindako protesta Laudion. LAB sindikatua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zamatze lanak egiteko prebentzio araudia zehaztuta dago, eta enpresek prozedura eta segurtasun neurri horiek garatu eta ezarri behar dituzte. Nafarroako 54 urteko langilearen kasuan, aipatutako prozedura ez zegoen garatuta edo ez zen praktikan jartzen, hala ere, bi egoeretan enpresa da erantzukizunpekoa. Horri gehitu behar zaio beste langile baten heriotza eragin zuela, beraz, bi langile hil dira hilabete gutxitan. LABek gogorarazi du uztailean Busturialdean zamatze lanetan gertatuko beste istripu bat.

Errenteriako 58 urteko langileari dagokionez, LABek jakinarazi du gutxienez 2022tik ari zela modu prekarioan lan egiten, bere lankideen bajak eta oporrak ordezkatzen. Kasu honetan istripu ez-traumatikoa denez, hainbat izan daitezke arrazoiak. LABek azaldu du "prekarietateak sortutako ziurgabetasuna eta estres arrisku faktoreak direla, eta gainera, gero eta ohikoagoak".

Istripu traumatikoen arrazoia prebentzio arauak ez ezartzea izaten ohi dela azpimarratu du sindikatuak. Istripu ez-traumatikoetan aldiz, gero eta nabarmenagoa da prekarietatea eragin handia izatea. 


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...