Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

  • Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
     

La Vitoriana enpresako langileak baldintza duinak eskatzen. ARGIA

2025eko ekainaren 19an - 12:55
Azken eguneraketa: 18:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nazioarteko joera da langileen eskubideetan atzera egitea, ITUC Global Rights Index 2025 erakundearen txostenaren arabera, herrialdeen %87an greba eskubidea urratu da eta %75ean langileak ezin dira sindikatuetara askatasunez afiliatu edota ezin dira sindikatuak eratu ere. Hainbat herrialdetan errepresio handia dagoela salatzen du txostenak, 71 estatutan langileak atxilotu dituzte nazioarteko eskubide aitortuak erabiltzeagatik, eta bostetan sindikalistak hil dituzte.

Europa

Europari begira, txostenak adierazten du Mendebaldeko demokraziek ez dituztela langileen eskubideak bermatzen. Horrela 1etik 5era bitarteko puntuazio sistemarekin nota jartzen die herrialdeei 97 adierazle oinarri gisa izanda. 1 zenbakiak urraketa gutxi daudela islatzen du, 5ak inolako babesik ez dagoela adierazten du. Europak 2,78ko puntuazioa jaso du batez beste, Espainiako Estatuak 2 bat jaso du; txostenaren arabera, "ez dira atzerapauso larririk erregistratu", baina "egiturazko tentsioak" daude oraindik. 

Nazioartean

Munduko kasu okerrenetakoa Argentina da, Javier Milei presidentetzara heldu zenetik langileen eskubideek okerrera jo dutela dio txostenak. Protesta "kriminalizatzen" duela eta kaleratzeak "malgutzen" dituela salatu dute, hori dela eta, 3tik 4ra pasatu da herrialdea. Puntuazio okerrenak Ekialde Ertainak eta Ipar Afrikak jaso dituzte: 4,68.
 


Langileen eskubideak kanalean gehiago
2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...