Etxegabeentzat aterpeak ireki dituzte Hendaian eta Angelun ere

  • Etxerik ez duen jendea aterpetzeko egoitzak zabaldu dituzte Angelun eta Hendaian. Biarritzen eta Baionan lehenago zabaldu zituzten. Donibane Lohizuneko eraikina hartu zuten eredu bezaala, azken hau osasun krisi garaia baino lehenago funtzionamenduan jarrita baitzen.

     

Karrikan bizi diren gazteak, Biarritzen. ARGAZKIA: Guillaume Faveau.

2020ko apirilaren 12an - 16:20

Ipar Euskal Herriko etxegabetu gehienak Lapurdiko hirietan biltzen dira. Covid-19 gaixotasuna iritsi aitzinetik bazeuden hainbat eraikin, alabaina, krisiak herriko etxeak, gizarte zerbitzuak eta Atherbea elkartea azkar mobilizatzera pusatu ditu.

Etxerik gabeko 26 pertsonarentzat atondu den azken aterpea Angelukoa da. Euskal Elkargoak La Nuit izeneko etxea egokitu du, kanpoaldean hamar oihal-etxe ezarri behar izan dituzte, egoiliarrak banaka edo binaka konfinatu ahal izateko.

Donibane Lohizuneko Haize Errota auzoan urtarrilean zabaldu zen aterpea erreferentea izan da: guztira, zortzi ohe, sukalde bat eta hainbat komun apailatu dituzte. Ondoren, Biarritzeko Notary gimnasioa eta Baionako Lauga kiroldegia egokitu zituzten instituzio eta elkarteek. Martxoaren 24az geroztik, hurrenez hurren, 20 eta 40 pertsonari eskaintzen zaie zerbitzua.

Hendaian ere apirilaren 4an gisa horretako aterpe bat ireki zuten, hamabost lekurekin. Dagoeneko, dispositibo honek 250 pertsonari laguntza ekartzen die.

Angeluko eraikina 2017tik erabili ohi da, baina osasun krisiaren ondorioz, hamasei leku eskaintzetik hamar gehiagora iragan da. Herriko Etxeak bere gain hartu du proiektuaren kostua, 23.000 euro erabili ditu horretarako. Edonola ere, herri elkarteen iritziz, bada zer hobetua garbiketa eta desinfekzioei dagokienez.

Frantziako hiri nagusietan ez bezala, Parisen barne, Ipar Euskal Herrian ez da orainokoan hotelak baliatzeko beharrik izan. Hala ere, osasun krisia hasi zenetik, badaezpada, 50 hotelekin harremanetan jarri izan da Atherbea elkartea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude