Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango dituen eredua” proposatu dute. “Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko proposamena egin dute hainbat adituk, Josu Amezagak eta Kike Amonarrizek esaterako.
Euskal Telebistak abenduaren 3rako, Euskararen Nazioarteko Egunerako, Bizkarsoro iragarri zuen ETB1en. Ordu berean Tasio bota zuten ordea. Aldatu Gidoia mugimenduaren hitzetan, “horren egun berezian” ETBri ez zitzaion “batere inporta izan” Bizkarsoro kontraprogramatzea, uskaldunek historian zehar, euskaraz bizitzeagatik, jasandako jazarpenari buruzko filmea. Produktorak gero jakinarazi zuen gaztelaniazko azpidatziekin botatzea proposatu ziotela ETB2rako, baina Euskal Telebistak ez zuela nahi izan.
Aldatu Gidoiaren ustez, gaur egun audientziek gidatzen dute ETBren programazioa. “Audientzien lehian, kaltetua ateratzen da euskara, gaztelaniazko katearen alde egiten duelako”. Datuek erakusten dutenez, ETB2 da ikusle euskaldun gehien erakartzen duen kanala, eta hori ohiko praktika da jendartearentzat: “Euskararen Egunean gertatutakoa ohiko praktika da ETBn. Gehiegitan jartzen da ETB1 ETB2rekin lehian”.
Kanal bat, hizkuntza bat logika gainditu
Honen guztiaren aurrean, “herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango dituen eredua” galdatzen du Aldatu Gidoiak. Aditu batzuek, Josu Amezagak eta Kike Amonarrizek esaterako, dagoeneko proposatu dute “kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzea. Taldeak dioenez, “funtsezkoa” da aldaketa hori, eredu berri batean euskarak izan behar baitu “hizkuntza nagusia” ETBn, “ez hizkuntza bakarra agian, baina bai zentrala”.
Hizkuntza gutxituak dituzten Europako beste herrialdeetako telebistei erreparatzea eskatu du Aldatu Gidoiak, programazioaren “muinean hizkuntza gutxitua dagoelako”. Azpidatziak erabiltzen dituzte “hizkuntzaren jabe ez diren ikusleak edo hura menderatzen ez dutenak erakartzeko”, azaldu du taldeak.
Hazia erein behar du ETBk
ETBk euskarazko edukiei lehentasuna ematea erabakitzen badu, “hasieran ikusle datu orokorrak gutxituko” direla uste du taldeak. Aldatu Gidoiak azaldu duenez, Euskal Telebistak ETB2n Bizkarsoro euskaraz eman izan balu, ez zuen Tasio adina ikusle lortuko; Tasio filmaren emanaldi bereziak %11,9ko kuota izan baitzuen EAEn eta %10,6koa Nafarroan.
“Euskarak, gutxitutako hizkuntza batek, ez du, gutxitua dagoen bitartean, hegemonikoa den hizkuntzaren ikusle daturik emanen”, azaldu dute. Argitu du euskarak "ezinbestekotzat" duela EITB, "egoera soziolinguistikoa iraultzeko, euskarak hizkuntza gutxitua eta bazterrekoa izateari uzteko; eta Euskal Herria berreuskalduntzeko”. “ETBk epe luzera eta irmo egin behar du euskararen alde, ikusle datuei hainbesteko garrantzirik eman gabe. Horretarako sortu zelako, eta horretan datzalako bere legitimazioa”, dio Aldatu Gidoiak.
Hala izanda, erakundeek, alderdiek eta elkarte euskaltzaleek EITBri laguntza eskaini beharko diotela uste du Aldatu Gidoiak. “Pazientzia izan beharko dugu, ziur baikaude jendeak oso ondo hartuko duela eta babestuko duela euskaran ardaztutako ETB. Eta ziur gaude, epe luzera, iritsiko direla ereindakoaren fruituak eta ikusle datu onak”.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]