ETAren desarmeaz, EAJ eta PSE ika-mika

  • Hego Euskal Herriko alderdiak ez datoz bat bake prozesuari dagokionean. Hala erakusten dute azken egunotako adierazpenek. Andoni Ortuzarrek (EAJ) igandean adierazi zuenez, ETAk  armak euskal instituzioei ematea nahi luke, “Gipuzkoako Diputazioari bada ere”. Idoia Mendia PSEko bozeramaileak aldiz, desarmatzea “Espainiako Gobernuaren aurrean” egin behar dela dio.


2013ko abuztuaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Andoni Ortuzar EAJko presidentea (Argazkia: diariodenavarra.com) Andoni Ortuzar EAJko presidentea (Argazkia: diariodenavarra.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ortuzarren hitzetan, ETAk “ahal bezain pronto” eman behar ditu armak. “Pausoak ematen jarraitu behar dute, ezin dute Rajoyren inmobilismoa aitzakiatzat hartu. Euskadik bakea behar du, biktimen mina aitortzea eta baita beste espetxe-politika bat ere, eta bidea ibiliaz egiten da”. Ezker abertzalearen jarrera ere kritikatu du Ortuzarrek: “Aurrerapauso garrantzitsuak iragartzen dituzte, baina handik gutxira, kontrakoa adierazten dute”.

Idoia Mendiak dioenez, ETA desegitea da garrantzitsuena, “ez baita inongo negoziaketarik izango”. “ETAk ezin du bake prozesuko protagonista izan. Bestela, alderdiak eta estatua nahieran erabiltzen ari dela dirudi, eta hori onartezina da”.

EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkari den Carlos Urquijo ostera, “eszeptikoa” da ETAren jarrerari dagokionez. Haren hitzetan, estatuak adi jarraituko du eta “ez dio terroristak atxilotzeari eta zuloak bilatzeari utziko”. 

Urquijoren jarrera izan du hizpide Joseba Permach Sortuko kideak Zarautzen egindako ekitaldian. Dioenez, azken ekimenekin “Espainiako Gobernuak indarra erakutsi nahi du, baina bere egoera politikoa zeharo ahula da”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Eguneraketa berriak daude