Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

  • Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.

Iazko uztailaren 23an izandako blokeoetariko bat. Trenbidea blokeatzeagatik epaitu zituzten bederatzi aktibista (Argazkia: Jon Urbe / Foku)

2023ko urtarrilaren 26an - 14:43
Azken eguneraketa: 18:40

Gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute iragan abenduaren 15ean epaituriko bederatzi bakegileek; hots, behin-behinean ez dute ordaindu beharko, baina berriz kondenatua izanez gero bai. Hori horrela ez dute Iazko uztailaren 23an Bake Bideak bideraturiko blokeo egunaren baitan trenbidea oztopatzeagatik epaitu zituzten eta gaur plazaratu dute epaia. Ekimen horren bidez 32 urte preso zeramatzaten Jakes Esnal eta Ion Parot preso lapurtarren askatasuna eskatzea zutela xede –hortik gutxira, urriaren 13an atera zen presondegitik Ion Parot eta urriaren 18an, berriz, Jakes Esnal–.

Bake Bideak desobedientzia zibilaren hautua azaltzeko eta euskal gatazkaz aritzeko aukera gisa kokatu zuen epaiketa: "Nahi genuen auzia izan dugu; Frantziako Estatua jarri dugu auzitan". Hitz horiek izan zituen Anaiz Funosas Bake Bideako lehendakariak epaiketatik ateratzerakoan. Anne-Marie Mendiburu abokatuak "premiazko egoera" alegatu zuen, argi utziz herritarren ekintza horiek gabe, Esnal eta Parot "heriotza zigorrera kondenatuak" zirela. Bakegileen beste abokatu Hervé Espietek euskal gatazkaren "egunerokotasuna" deitoratu zuen, "ekintza-errepresio etengabeko zirkulu zikoitzaz" ohartaraziz.

Daniel Olzomendi Euskal Hirigune Elkargoko turismorako lehendakariordea, Jean-Daniel Elixeri Bake Bideako kidea zein Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, hainbat lekuko egon ziren epaituen aldean.

Anne Kayanakis prokuradoreak 1.500 euroko isuna atzerapenarekin galdetu zuen ekintzaile bakoitzarentzat. SNCF tren konpainiak bezperan jakinarazi zuen parte zibil gisa jarriko zela eta 159.000 euroko kalte ordaina galdetu zuen. Eskaera hori uztailaren 3an aztertuko dute.

Berrehun bat lagun bildu ziren Akizeko auzitegi aitzinean, auzipetuei elkartasuna adierazteko, Bakea Euskal Herrian. Bederatziak errugabetu zioen pankarta batekin. Hemen Anais Funosasen bukaerako eskerrak eta balorapena:

Otsailaren 2an, hamaika bakegile epaiturik

Heldu den ostegunean ere epaituko dituzte beste hamaika bakegile, aldi honetan autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzea eginen dute Baionako auzitegi aitzinean elkartasunez, 13:00tatik aurrera.

Orotara 1.600 herritarrek bat egin zuten Bake Bidearen hitzorduarekin iazko uztailaren 23an eta guztien artean lortu zuten blokeatzen garraiobide andana –aireportu, trenbide, autobide zein bestelako errepideak ere–. 26 lagun atxilotu zituen Frantziako Poliziak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatuko dute Parot eta Esnal aska ditzaten

Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]


Anaiz Funosas, Bake Bidea
"Onartu daitezkeen baldintzapeko askatasun horien aitzinean harresi bezala jokatzea deliberatu dute"

Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]


2022-05-19 | ARGIA
Jakes Esnalen etxeratzearen alde mobilizatuko dira maiatzaren 19 honetan

Ostegun honetan aztertuko du Parisko Dei Auzitegiak presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Karia horretara, Jakes Esnalen aldeko elkarretaratzea antolatu du Bake Bidea-k Donibane Lohizunen.


Eguneraketa berriak daude