Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

  • ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari diren epaiketan. Éric Morvan Pirinio Atlantikoetako prefeta izandakoak, bere aldetik, bakegileekin zuen "konfiantzazko harremana" nabarmendu du.

Epaitegiko gelara sartzeko zain Éric Morvan prefeta ohia eta Matthias Fekl Frantziako barne ministro ohia. Argazkia: Ihintza Arrieta / Euskal Irratiak

2024ko apirilaren 03an - 10:33
Azken eguneraketa: 12:58

ETAren armagabetzearen eta Luhusuko operazioaren harira Parisen egiten ari diren epaiketan, astearte arratsaldean hainbat lekuko esanguratsuk hitz egin du, tartean Matthias Fekl Barne ministro ohiak eta Éric Morvan Pirinio Atlantikoetako prefeta ohiak.

Biek ala biek azpimarratu dute Frantziako Gobernuak jarrera aldaketa izan zuela 2017ko apirileko armagebetzearen aurrean, eta "isileko" akordio bat egon zela argitu dute: Frantziako aginteen "kooperazioa" eta bermea izan zuen armagabetzeak.

Feklen esanetan, bakegileekin "lankidetza hertsia" izan zen: "Frantziako Legeak ez du baimentzen halako armagabetze prozesu bat aitzina eraman ahal izatea. Baina bi aldeen borondatearekin, eta autoritateen erabakiz, neurri handiko operazio hori gauzatu ahal izan zen, inori kalterik eragin gabe", azaldu du, Berria egunkariko berriemaile berezi Ekhi Erremundegik jaso duenez.

Morvanek bakegileekin zuen "konfiantzazko harremana" nabarmendu du, batez ere Mixel Berhokoirigoinekin Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sorreraren harira izandakoa: "Anitz markatu ninduen gizon bat izan zen, zituen konbikzioengatik". Halako harremanek bultzatuta jo zuen Bernard Cazeneuve lehen ministroarengana, baita prokuradorearengana ere, operazioak Parisko agintarien eta fiskaltzaren bermea izan zezan.

Horrez gain Jean René Etchegaray Baionako auzapeza, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza, Sylviane Alaux PSko diputatu ohia eta Jean Pierre Massias Unibertsitate irakaslea izan dira lekuko gisa deklaratzen, "euskal jendartearen aniztasunaren erakusle Pariseko Auzitegian", Bake Bidea elkarteak ohar bidez azaldu duenez.

"Nola da posible hainbeste urtez deus ez egitea?"

Haien aurretik Mollek eta Etcheverryk deklaratu dute epailearen aurrean. Azken helburua ETAren armagabetzea izan zela defendatu eta berretsi dute.

Etcheverryk azaldu du aukera izango balu berriro egingo lukeela Luhusoko operazioa eta prokuradorearen etengabeko galderei erantzun die: "Erasotzen nauzu, baina beste metodo batzuk posible balira, esplika diezadatela nola den posible hainbeste urtez ez deus egitea", esan dio bakegileak azkenean, Euskal Irratietako Ihintza Arrietak X sarean egindako jarraipenean irakur daitekeenez.

2011ko Aieteko Adierazpenetik ETAren armagabetze eta desegite prozesua blokeaturik zuten Espainiako eta Frantziako estatuek. Bake Bidearen aburuz, lekukoek "berriz ere erakutsi dute ekintza hau beharrezkoa izan zela 5 urtez aitzinatu ez zen bake prozesua desblokeatzeko".

Asteazkenean, apirilak 3, jarraituko du epaiketak, eta egun honetarako elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herriko zazpi hiriburuetan, eguerdian eta arratsaldean Errugabetzea, Euskal Herrian aro berri bat behin betiko irekitzeko lelopean.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Luhusoko auziperatuen errugabetzea eskatzeko kanpaina aurkeztu dute

Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]


2021-01-07 | ARGIA
Mikel Barriosen aurkako 5 urteko kartzela zigorra berretsi du Parisek

Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.


Eguneraketa berriak daude