Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

  • 2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


2024ko urriaren 8an - 12:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hiru aldiz gibelatu da epaiketa Baionako Auzitegian, Tarnoseko (Landak) trenbidea okupatzea leporatzen dieten bederatzi pertsonen aurkakoa. Urriaren 7an hasi da, eta transakziozko akordioa erdietsi dute lehen egunean SNCF Frantziako Tren Zerbitzuarekin, Kazeta-n irakur daitekeenez.

SNCFk 168.000 euroko diru-zama galdegina zien trenbidea okupatzea egozten zitzaien ekintzaileei, kalte-ordain gisa, baina Bake Bideak jakinarazi duenez, bi aldeek erdibideko akordio konfidentziala sinatu dute.

2022ko uztailaren 23an, Bakegileek eta Bake Bideak deituta, 2.000 lagunek Ipar Euskal Herriko komunikazio sareak blokatu zituzten: trenbidea, aireportua eta A63 autobidea. Handik bi hilabetera Jakes Esnal eta Ion Parot askatzen zituzten, 32 urte espetxean igaro ondoren.

Epaiketa ere baliatu, auzia zertan den azaltzeko

Haritz Agirre urruñarra elkarrizketatu zuen Jenofa Berhokoirigion ARGIAko kazetariak 2023ko otsailean, epaiketa hastera zihoanean. Bera zen auziko bakegileetariko bat. Ekintzaz beraz, ulertzeko maneraz eta antolakuntzaren garrantziaz mintzo zen elkarrizketan.


Bakegintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.