Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko hauteskundeak uztailean egin nahi dituela iragarri eta ordu gutxira, Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak esan du "epidemiaren bilakaerak" baldintzatuko duela egin ahal izango diren ala ez.
Ostiralean, alarma-egoeraren hirugarren luzapena onartzeko ez ohiko Ministroen Kontseilua amaitzean, EAE zein Galiziako hauteskundeak "lehenbailehen" egiteko nahia azaldu du Illak, baina gaineratu du "segurtasuna" eta "berme osoa" dagoenean egingo direla, ez lehenago. Hain justu, Alberto Nuñez Feijóo Galiziako Xuntako presidenteak adierazi du hauteskunde autonomikoak uneotan ez daudela Gobernuaren agendan: "Arduratsuak izan behar dugu, eta ez espekulatu; osasun-auzi bat da, alarma egoeraren baitakoa".
Espainiako Gobernuak aurreikusi duenez, maiatzean hasiko da apurka-apurka konfinamendu egoeratik atera eta jarduera komertziala berrabiatzea eragingo lukeen beheranzko fasea. Baina, erabaki ahalmen handiagoa eskatzen ari diren autonomia erkidegoei, Illak gogorarazi die Gobernua dela prozesu hau guztia "zuzentzen" ari dena. Oraingoz, arintze-neurri bakarra umeekin eman daitekeen ordubeteko paseoa da.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.