Hauek izango dira Hego Euskal Herriko haurrak kalera ateratzeko baldintzak

  • Hamalau urtetik beherako haurrek goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara bitartean aire zabalera ateratzeko baimena izango dute, adin nagusikoa den norbaitek lagunduta eta gehienez ordu beteko paseoa egitera. Maskara eramatea gomendatu du Espainiako Gobernuak, eta jostailuak aldean eramateko aukera izango dute.


2020ko apirilaren 23an - 11:46

Argitu dira azken eguetan bolo-bolo dabilen gaiaren ezaugarri nagusiak, Espainiako Osasun ministro Salvador Illaren eta Espainiako lehendakariorde Pablo Iglesiasen ahotik. 26tik aurrera 14 urtetik beherakoek kalera ateratzeko baimena izango dute, 09:00etatik 21:00etara bitartean, eta gehienez ordu beteko paseoak egitera. Etxetik kilometroko eremuan ibili beharko dute eta beti adinez nagusia den norbaitek lagunduta. Helduarekin batera 14 urtetik beherako hiru pertsona atera daitezke kalera.

Adin txikikoei kalean oinez zein korrika egitea baimenduko zaie, eta haiekin batera jostailuak eraman ahalko dituzte. Segurtasun neurriak betetzea eskatu du Espainiako Gobernuak; hala nola, maskara janztea, eskuak garbitzea eta beste pertsonekiko distantzia errespetatzea.

Behin neurriak zehaztuta, apirilaren 26tik aurrera hasiko liratezke txikienak kalera ateratzen, sei astez etxean itxita egon ostean Europa osoan haurren konfinamenduaren neurri gogorrenen amaiera izan da iragarpen hau. Espainiako Estatuko 8,3 milioi adingabe baino gehiagori eragin dio.

Lehen neurrien oso bestelako neurriak

"Akatsa izan da eta zuzendu egin dugu. Norbait kritikatzen dutenean eta kritikak arrazoizkoak direnean, akatsa zuzendu egin behar du, eta horixe da guk egin duguna". Pablo Iglesias lehendakariordearen hitzak dira gaurko prentsaurrekoan.

Gaur jakitera emandakoak ez dira Espainiako Gobernuak adin txikikoen konfinamendua arintzeko lehen neurriak. Asteartean oso bestelako irteerak baimendu zituen: 14 urtetik beherakoei baimendu zieten heldu batekin kalera ateratzea, baina soilik supermerkatura, banketxera eta farmaziara joateko. Proposatutako neurri horien aurrean, herritar asko eta oposizio politiko osoaren alderik kritika andana jaso zuen Sanchezen gobernuak. Zalaparta tarteko, lau orduren buruan Osasun ministro Illak agerraldia egin zuen iritziz aldatu zutela aditzera emateko.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude