Zaballako kartzelako preso bat koronabirusaz kutsatu du ertzain batek

  • Presoa Txagorritxuko ospitalean egon zen, eta bera zaintzeko ardura zuen ertzaina kutsatuta zegoen. Asteburuan hasi da presoa lehen sintomak erakusten, eta bi azterketa egin ostean positibo eman du. Koronabirusaz kutsatutako lehen presoa da Euskal Herrian.


2020ko martxoaren 11n - 10:13
Zaballako kartzela.

Lehen sintomak agertzearekin batera, espetxeko erizaindegian isolatu zituzten kutsatutako presoa eta beste bat. Azken hau ere kutsatutako ertzainarekin harremanetan egon zen. Medikuen gomendioz, kutsatutako presoa ospitaleratu egin dute, aurretiko patologiak dituelako.

Hori dela eta, Espainiako espetxe zuzendaritzak neurriak hartu ditu izurritearen hedapena saihesteko Araban, Errioxan eta Madrilen. Datozen bi asteetan mintzalekuan soilik jaso ahal izango dituzte bisitak, eta tratamendu-irteera programatuak debekatu dizkiete.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude