Espainiako Armadak Elkano omenduko du Madrilen estatua bat jarriz

  • Orain 500 urte Espainiako inperioaren zerbitzura egindako “merituengatik” Elkanoren omenez estatu bat eraikiko du Espainiako Defentsa Ministerioak Madrilen. Proiektuaren gastuak, hala ere, herritarren diru ekarpenekin bete nahi dituzte, Diario Vascok jaso duenez.


2019ko urtarrilaren 30an - 12:44
Elkano itsas-gizon mertzenarioaren omenez Getarian dauden bi estatuetako bat.

Espainiako armada kudeatzen duen Defentsa ministerioa da Elkanoren Mundu Biraren V. Mendeurrenaren ospakizunen sustatzaile nagusietako bat. Horren adibide da Espainiako Estatuko hiriburuko erdigunean Elkanoren omenez eraikiko duten estatua. 2022rako prest izan nahi dute, Mundu Biraren ospakizunen amaierarekin batera. Hala, Gipuzkoatik kanpo dagoen Elkanoren omenezko bigarren estatua izango da Madrilgoa. Bestea Sevillan dago, 1973tik. Getarian Elkanori eskainitako bi estatua eta monumentu handi bat –IV. mendeurrenaren harira eraikitakoa– daude.

Ignacio Horcada Espainiako Armadako almirante-ordea da Elkanoren Mendeurreneko ospakizunen arduradunetako bat.

Armadak sustatu eta herritarrek ordaindu

Espainiako Armadaren almirante-orde Ignacio Horcada da Espainiako Defentsa Ministerioaren ordezkaria Elkanoren V. Mendeurreneko Batzordean. Diario Vascori adierazi dionez, estatuaren kokapena eta formatua ez daude argi, baina “fundazio bat martxan dugu proiektuaren kostua bideratzeko, herritarren harpidetza bitartez”. Hau da, Espainiako Gobernuaren Ministerio batek sustatutako ekimena izanik ere, herritarrek ordaindu beharko dituzte estatuaren kostuak.

Horcada militarraren ustez, “Elkanok nahikoa meritu egin zuen bere bizitzan madrildar eta espainiar guztien erreferentzia bilakatzeko”, horregatik “Madrilgo erdiguneko leku garrantzitsu batean nahiko genuke estatua”.

2019 eta 2022 artean hainbat ekitaldi, kongresu, film, musika jaialdi, telebista serie, erakusketa eta omenaldi antolatuko dituzte Espainiako gobernuak sustatuta, Andaluzian eta Euskal Autonomia Erkidegoan mendeurrenari heltzeko sortutako ekimenekin batera.

Gaiari buruzko informazio gehiago Elkanoren Mundu Bira kanalean.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
"Euskal Herri dekoloniala" aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


'Sin Límites' edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
"Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan"

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


Eguneraketa berriak daude