Henrike Beltza


2022ko otsailaren 02an - 16:13
Azken eguneraketa: 17:18
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gizonak ez zuen Henrike izena, eta ez dago argi nongoa zen. Kontakizun gehienek diote Malaysiako itsas portu handienekoa zela, Malakakoa, baina badira haren jaioterria Sumatran nahiz Filipinetan kokatzen dutenak ere. Zer inporta du xehetasun horrek, hala ere, esklabo batez idaztean?

Ohar batzuk salbu, apenas dakigu deus morroiaz. Pare bat kontuk baino ez dirudite erabat ziurrak. Lehenengoa, 1511. urtean erosi zuela marinel portuges batek, Espezien uharteetan, eta Henrike izenarekin bataiatu zuela. Bigarrena, jabeak berarekin eraman zuela Lisboara, itsasontziz, eta horretarako Afrika inguratu zutela.

Hortxe galdu zion arrastoa historiak lehendabiziko aldiz. Pentsa dezakegu jaunaren itzalean egin zituela hurrengo urteak, Lisboa eta Sevilla artean. Badakigu bigarren aldiz ontziratu zenean ederki hitz egiten zuela hala portugesez nola gaztelaniaz. Esklabo, baina hizkuntzetarako zuen erraztasuna ikusita interprete izendatu zuten espedizio hartan.

Erosketatik zortzi urtera izan zen hori, 1519an. Haren jabeak Espainiako Koroaren finantzazioa lortu zuen Indietara bide berri bat irekitzeko. Afrikatik beharrean, mendebalderantz nabigatzen iritsiko ziren espezien lurraldera, Ameriketatik. Zeharkaldia arriskutsua izango zela jakitun, abiatu aurretik marinelak idatzita utzi zuen, bidaian hiltzen bazen, libre utziko zutela bere jopua eta herentziatik 10.000 marabedi emango zizkiotela.

Halaxe hasi zuten abentura eta igaro zituzten Kanariak, Cabo Verde, Brasilgo kostaldea eta Patagoniako itsasartea. Handik hiru hilabeteko gurutze-bidea izan zuten Filipinak uharteetara. Zatirik gogorrena egin ostean, alabaina, bertan hil zen Henrikeren jauna, indigena batzuekin izandako liskarrean.

Testamentuan agindutakoaren kontra, espediziokideek ez zuten esklaboa askatu. Itzultzaile-lana ezinbestekoa zuten bidaian aurrera egiteko, eta ez zeuden prest gizon baliotsu hura besterik gabe galtzeko. Inoiz baino krudelago tratatu zuten, kapitain berriak bereziki, Barbosa abizeneko portuges harroxko batek.

Interprete zebilela, egun batean, Henrike Beltzak bere ama-hizkuntza hitz egiten zuten herrikide batzuekin topo egin zuen. Baziren hamar urte malaysiera entzuten ez zuela eta poztu egin zen, horrek esan nahi baitzuen etxe inguruan zegoela. Mendekua hartzeko unea zen.

Bertako buruzagiarekin adostu zuen traizioa. Afari baterako gonbitaren amarrua baliatuta, irlatarrek 30 bat europar lehorrera etorrarazi zituzten, tartean Barbosa. Otordua zerbitzatzeko garaian, jakien ordez gerlariak agertu ziren, eta bertan akabatu zituzten hurbildutako kanpotar guztiak. Historiak hantxe galdu zion aztarna Henrikeri bigarren aldiz. Behin betiko.

Esklabo hura erosi zuen portugaldarra, jakina, Fernando Magallaes zen. Zeharkaldia, berriz, mundu-bira lehen aldiz burutu zuena. Ezaguna denez, Mactan irlan hil zuten Magallaes eta Cebun Barbosa, biak Filipinetan. Haien ostean Juan Sebastian Elkanok hartu zuen espedizioaren agintea, eta getariarraren esanetara gainontzekoak urte beteren buruan itzuli ziren Cadizera. Marinel haiek izan ziren aitzindariak mundua zirkumnabigatzen.

Inork gutxik izan zuen kontuan, orduan, bazela gizon bat dagoeneko bidearen erdia egina zuena eta, hamar urte geroago, berriro ere Asiako uharteetara heldutakoan, hura izan zitekeela itzulia osatzen aurrena. Bi etapatan, baina baliteke Henrike Beltza izatea lehena, baldin eta bi hipotesi hauetako bat bete bazuen: bata, morroia benetan filipinarra izatea eta ondorioz baieztatzea jaio zen inguru berean desagertu zela; bestea, Malakakoa bazen, harainoko bidea egitea desagertu zenean, eta izan zuen astia horretarako, urte oso bat igaro baitzen haren nagusi ohiak Europara itzultzerako.

Aurten, irailaren 6an, 500 urte beteko dira Elkano Cadizen lehorreratu zela, eta balentria haren omenez jai-eguna izango dugu EAEn. Nork daki, hala ere, getariarra izan ote zen benetan aitzindaria, edo ez ote zion aurrea hartu esklabo asiar batek, Henrike Malakakoak, marinel guztiek Enrique el Negro deitzen zutenak. Azken hori amaiera borobilagoa dugu abentura hartarako, ezta?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Eguneraketa berriak daude