Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak antolatu ditu gaurko Hegoaldeko 45 herritan

  • Ekainaren 19an, ostirala, kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako 45 herritan mobilizazioak antolatu ditu “Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz” bizitza lehenesteko eskariarekin.


2020ko ekainaren 19an - 06:19
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urtarrilaren 30eko grebatik ia bost hilabete pasatu direnean, COVID-19agatiko konfinamenduaren ondoren kalera eta borrokara ateratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Krisiaren lehen lerroan bizitzaren aldeko borrokan aritu diren langileek eta arlo ezberdinetako pertsona ezagunek sinatutako manifestuaren inguruan antolatu ditu mobilizaziook Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak.

Mobilizazio eguna ekainean Mitxel Lakuntzak (ELA) eta Garbiñe Aranburuk (LAB) aurkeztu zuten duela hamar egun Donostian egindako agerraldian. Bertan, aldarrikatuko dituzten zazpi alorretako neurri zehatzak kaleratu zituzten, mamian zera eskatzen dutenak:

- zerbitzu publikoak garatzeko neuriak, besteak beste zaintza lanen, osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa, esparru hauetako lan baldintzak langile publikoaren lan baldintzekin parekatzea.

- jaiotzatik heriotzara zaintza bermatuko duen kalitatezko zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatzeko, administrazioek 10.000 lanpostu sortzea.

- pentsiodunen mugimenduaren eskakizunekin bat eginez, 1080 eurotako gutxieneko diru-sarrera erretiroa hartuta duten pertsonentzat eta 1200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko gehienezko lanaldia langile ororentzat.

- fiskalitate berria egonkortzea eta admnistrazio-egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa.

Ekainaren 19an, ostiralez, goizez, mobilizazioak egingo dira Hegoaldeko lau hiriburuetan 11:30ean hasita. Bilbon, Udaletxetik hasita, Donostian Alderdi Ederretik, Gasteizen, Foru Plazatik eta Iruñean, Bus geltokitik. Eta arratsaldez, 46 hiri eta herritan egingo dira mobilizazioa

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!