Eskola jantokiak guraso elkarteek zuzenean kudeatzea ahalbidetuko du Jaurlaritzak

  • Ikastetxe ugarik egin dute jangelen jarduera zuzenean kudeatzeko eskaria azken urteetan. 2019-2020 ikasturtetik aurrera jarriko da indarrean Jaurlaritzak harturiko erabakia.


2019ko urtarrilaren 11n - 11:31
Argazkia: Dani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Irailetik aurrera, eskola jantokien zerbitzua kudeatzeko aukera izango dute guraso elkarteek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak adierazi duenez. Ikastetxe bakoitzak bere jangela propio kudeatu ahalko du, Eskola Kontseiluak hala adostuz gero.

Guraso elkarteek sukaldeko langileak kontratatzea, elikagaiak eskuratzea edo jakien segurtasuna bermatzearen inguruko erabakiak hartu beharko dituzte.

Jaurlaritzak diru-laguntza deialdia irekiko du, ikastetxeei zuzeneko kudeaketa “errazteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola jantokiak
2025eko maiatzaren 12
Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!