Autoko leihoa txikitu zien ertzain batek urtezahar gauean Martuteneko presoei animo oihuak botatzen aritu zirenei

  • Gabonzahar gauean Donostiako Martuteneko espetxearen alboan bi baflerekin euskal presoei musika eta animo oihuak igortzen aritu ziren bost oñatiar. Pozik itzuli ziren presoengana heltzea lortu zutelako. Hala ere, autoko leihoa txikituta heldu ziren Oñatira, Martutenen ertzain batek amorruz borrakada batekin apurtu ostean.


2022ko urtarrilaren 03an - 08:43
Azken eguneraketa: 09:48
Autoko leihoa txikituta, erregistroa amaitutakoan ertzain batek borraz jo ostean.

“Ertzainak oso zakar etorri ziren, gu oso gutxi ginen eta lekukorik ez zegoen han. Hasieratik obsesionatu ziren ezer graba ez genezan, eta guk ere, ordura arte egiten ari ginen grabazioa moztu genuen. Autoa erregistratzen hasi zirenean, gutako kide batek esan zien eskubidea zuela ikusteko erregistroa eta besterik gabe, borrakada bat eman zioten, oraindik arrastoa du”, kontatu diote ARGIAri.

Borrakada bat eman zioten autoko erregistroa ikusteko eskubidea zuela adierazi zien herritarrari.

Ekimenaren ostean, identifikazioak eta erregistroa amaitutakoan, 00:15 inguruan, bost kideak autoan sartu eta etxera itzultzen hasi zirenean, Martuteneko errepide nagusira irtetear zirela, ertzain batek kanpotik borrakada indartsu bat eman eta autoko leiho bat txikitu zien. “Ez sinestekoa zen eta erreakzionatu genuenerako, ertzainak beren autoetan sartu eta ihes egin zuten".

Ertzaintzari jakinarazia zioten

Oñatiko gaztetxetik elkar ezagutzen duten bost pertsonak urte berri on esateaz gain, animoak eman nahi izan zizkieten Donostiako Martuteneko espetxean dauzkaten euskal preso politikoei. Ertzaintzari jakinarazi zioten hamabost egun lehenago kontzentrazio bat egingo zutela 23:15 – 00:15 bitartean espetxe kanpoan, eta hala, elektrizitate sorgailua, bi bafle, mikrofono bat eta musikaz kargatuta agertu ziren hara.

Beldur ziren hara iristean, patruilaren bat edo zain izatea eta esatea kontzentrazioa egin zezaketela baina megafoniarik gabe. Ez zen inor agertu, ordea, eta ordu erdiz aritu ziren musika jarri eta presoei oihuak botatzen.

 

Abestitik abestira bolumena jaisten zutenean, barruko presoen oihuak entzuten zituztela oroitzen dute. “Ordu erdiz aritu ginen esaten maite ditugula. Nahiz eta ordubeteko baimena izan, gure asmoa zen gauerdia arte irautea, batez ere, ez lata gehiegi ematearren eta 00:00etan presoei zuzendutako irratsaio bat hasiko zelako. Azken abestia amaitzeko minutu bat falta zela, Ertzaintzaren bi patruila ziztu bizian iritsi ziren, derrapatuz sartu eta nahiko era bortitzean etorri ziren. Ostikoz bafleak bota eta musika eten zuten. Esan genien baimena genuela hor egoteko eta protesta egiteko, baina alferrik: moztera etorri ziren. 'Baimena baduzue protesta egiteko, baina ez guateke hau montatzeko', esan ziguten".

“Nabari zen haserre zeudela, agian ertzain horiek espero zuten urte berrira sartzea Ertzain-etxean, baina guregana etorri behar izan zuten...", borobildu dute gertaera umorez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Heriotzaren merkatarien harrokeria

Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Eguneraketa berriak daude