Errigorak ekoizleak izerditan jarri ditu 160.000 ontzi kontserba lortzeko

  • Iaz baino %78 eskaera gehiago jaso ditu Errigora ekimenak kontserba loteen kanpainan. Nafarroa hegoaldeko 15 ekoizlek eta 5.000 kontsumitzailek hartu dute parte. Egun hauetan banaketa egiten ari dira. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 10an - 08:37

“Hankak dar-dar utzi dizkigu aurtengo kanpainako eskaerak eta izerditan bukatu dugu ikasturtea guztiontzako beste produktu lortzeko. Zainzurien kanpaina luzatu behar izan dugu El Escolar eta Iturrirenean. Piper nahikorik ez eta, hainbat kasutan, 9 ontzi txikiz ordezkatu behar izan ditugu 6 handi. Potxa ekologikoak ere agortu egin zaizkigu... Ez sinestekoa! Zorionak eta eskerrik asko guztioi!!! Mila esker auzolanaren, euskararen eta elikadura-burujabetzaren bidean sakontzeko aukerak sortzeagatik! Zalantzarik gabe, ikasturte eder bati amaiera biribila eman dio kontserba-loteen kanpaina honek". Hitz hauekin egin dute azken kanpainaren balorazioa Errigora ekimeneko sustatzaileek.

Aurten bertako 80.000 litro olio eta 300.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu dituzte urtean zehar eginiko hainbat kanpainekin. Ekimenak elikadura-burujabetzari egiten dion ekarpena oso positibotzat jotzen dute bultzatzaileek: “Apurka-apurka, milaka lagun kontsumo ohiturak aldatzen ari gara eta gero eta Nafarroa hegoaldeko ekoizle gehiagok begiratzen dio bertako merkatuari".

Euskararekiko konpromisoari dagokionez, udazkeneko kanpainan 160.000€ bideratu zituen Errigorak Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara, eta honetan parte hartzen duten ekoizleek euskararekiko konpromiso berriak hartu dituzte, webguneak euskaratzeko prozesuari ekinez.

Ekoizle kopurua ere igotzen joan da eten gabe: “2012an 2 ekoizlerekin hasi genuen bidea urtez urte ekoizle berriak batuta, dagoeneko 15 izatera iritsi gara. Nafarroa hegoaldearen lau ertzetako 15 ekoizle: Ablitasetik Oibarrera eta Lodosatik San Isidro del Pinarrera. Nekazari, kontserbagile, olio ekoizle zein ardogileak, jatorri eta langintza anitzak izanagatik, euskal merkatuari bertako produktuak bidezko prezioan eskaintzeko bat eginda. Lankidetzan oinarrituta, elkarren aurka lehiatu ordez. Elkar ezagutu eta elkar laguntzeko prest”. Eta era berean kontsumitzaileen kopurua ere:  “12.000 kontsumitzailek egin zioten euskarari puzka eta 5.000ek parte hartu dute Eskutik Eskura udazkeneko kanpainan”.

(Albiste hau Euskalerria Irratian argitaratu da eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ARGIAra ekarri dugu)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude