Erresistentzia nudista

  • Eremu nudistetan bainujantzia daramatenen gorakada, nudismoa debekatzen duten udal-ordenantzak, emakumeen aurkako sexu-jazarpena eta seinalizazio eza gisako erronkei aurre egiteko ekintza-plana lantzen ari da Kataluniako Naturismo Kluba.

Argazkia: Associació Club Català de Naturisme.

2021eko abuztuaren 05ean - 10:50
Azken eguneraketa: 12:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Nudismoa osasun egoera delikatuan dago. Nudisten ehunekoa ez da hazi azken urteotan, eta asko dira nudisten leku tradizionaletara joateari utzi diotenak, gaur egun bainujantzia daramaten jendez lepo daudelako. Mugimendu gisa dugun erronka da. Horrez gain, badirudi, irekitzen beharrean, gizartea ixten eta atzera egiten ari dela, gorputzei dagokionean kontserbadoreagoa dela, eskuinera jotzen ari dela, eta biluztasuna ez dela onartzen". Kataluniako Naturismo Klubeko (CCN) lehendakari Segimon Roviraren gogoetak dira. 500 bazkide baino gehiago dituen irabazi asmorik gabeko elkarte hau nudismoa praktikatzen dutenen eskubideen alde borrokatzen da Katalunian 1977az geroztik.

Ez dira nudismoarentzat garairik onenak. Eremu nudistetan bainujantzia daramaten pertsonen gorakada, biluztasuna debekatzen duten ordenantzak Tarragona, Bartzelona edo Castell Platja d'Aro gisako hirietan, seinalizazio argi eta homogeneorik ez izatea eta nudismoa praktikatzen duten emakumeen aurkako sexu-jazarpenari gehitzen zaie begiluzeen presentzia. Askatasun komuna, naturarekin harmonia eta goputzen onarpena ardatz dituen praktika honen erronka nagusiak dira.

Horregatik ari da elkarte hau ekintza-plan nudista bat garatzen bazkideei, erabiltzaileei, jarraitzaileei, administrazioari eta, oro har, gizarteari zuzendua. Bertan proposatuko dituzte hainbat frontetatik kezkagarritzat jotzen duten dinamika iraultzeko ekintza eta ildo estrategikoak.

Proposamen sorta
Proposamenetako bat da Kataluniako tradizio nudistako hondartzak seinaleztatzeko kartel generikoa sortzea, piktograma edo logoekin, eta hainbat hizkuntzatan azalpenak emanez

"Mundu guztiak nahi duen bezala bainatu eta eguzkia edonon hartu ahal izatea litzateke egokiena: biluzik, toplessean edo bainujantzi osoarekin. Baina hori, gaur-gaurkoz, gizartearen zati batek ez luke onartuko (…). Azken urteotan, tradizio nudista duten hondartza batzuetan, familia osoak edo gazte-talde ugari ikusten dira, guztiak bainujantzia soinean. Horrek nudista asko deseroso sentiarazten du. Nudismoa espazio publiko guztietan legala dela eta ez direla hondartza nudistak seinalizatu behar pentsatzea utopia da, eta gaur egun ez da bideragarria”. Hala diote 2021eko ekintza-plan nudistan. Proposamenetako bat da Kataluniako tradizio nudistako hondartzak seinaleztatzeko kartel generikoa sortzea, piktograma edo logoekin, eta hainbat hizkuntzatan azalpenak emanez. "Seinalizazioa garrantzitsua da nudistei segurtasuna transmititzeko eta gainerako erabiltzaileei hondartzen tradizio nudistaren berri emateko. Kartelek ez dute ziurtatzen nudismoa mantentzea, informazio ekintzekin osagarritu behar dira", dio CCNk.

Beste proposamen bat da Kataluniako hondartza nudistetan koordinatuko den boluntario sarea  osatzea. Beren egitekoa hondartza dinamizatzea izango da, urteko garbiketa-eguna edo naturismoaren eguna antolatzea, baita hondartzaren kontserbazioa eta seinalizazioa zaintzea ere, datuak jaso eta edozein gorabeheraren berri ematea. Azkenik, eta etorkizuneko erronka gisa, 2021 honetan Nudismoari buruzko Kongresua egin nahi dute, baita sare sozial nudista bat osatu ere, informazioa partekatzeko eta nudisten arteko eztabaidagune izateko.

Erakundeentzat proposamenak
Mar Bella hondartzan jarri duten afixa.

Halaber, CCNk administrazioari, aldundiei eta udalei zuzendutako neurriak ere proposatu ditu, nudismorako eskubidea aitortzeko politikak eta keinuak egin ditzaten. Generalitateko eta Tarragonako, Bartzelonako eta Gironako Foru Aldundietako Turismo arduradunekin harremanak prestatzen ari dira, hondartza nudisten sustapena eta gida nudista ofizial bat sortzeko.

Planaren arabera, "nudismoa debekatzen duten ordenantzak atzera bota behar dira, gobernu aurrerakoiak dituzten udalekin harremanetan jarriz eta debekuaren akatsaz jabe daitezen saiatu behar da –2018ko Kataluniako sindikoaren ebazpenari erreferentzia eginez–, Katalunian naturismo-nudismoa defendatu eta sustatu behar da".

Ebazpen hori Kataluniako Naturismo Klubak eginiko kexei emandako erantzuna izan zen eta bertan  sindikoak sei gomendio planteatu zituen udalerrientzat, helburu jarrita udalerri guztietan nudismorako eskubidea eta emakumeek lasaitasunez egiteko aukera izan zezaten, begiluzeen presentziarik gabe. Emakumeen aurkako sexu-jazarpenari nola egin aurre, horixe da kudeatzeko gairik zailenetakoa. Roviraren ustez, ez dago irtenbide argirik. "Proposatzen dugu hondartzetako ohiko erabiltzaileak izatea akosatzailearekin hitz egin eta joatera gonbidatuko dutenak, eta uko eginez gero, poliziari deitzea".

Ahalduntze nudista

CCNreno planaren zati handi bat nudismoa gizartera zabaltzeko ekintzek hartzen dute. "Nudismoa normalizatzeko kanpainak egin behar dira, nudismoa zer den ezagutaraziz eta topikoak gezurtatuz. Nudismoa benetan ezagutzen ez duen gizartearen zati handiago batengana iritsi behar da". Hala ere, egungo erabiltzaileen ahalduntzea ez da ahaztu behar. "Nudistei beren eskubideez hobeto informatu behar zaie. Espazio publiko guztietan nudismoa egiteko eskubidea dugu, nahiz eta seinalizatuta ez egon (hori debekatzen duten ordenantzak dauden lekuetan salbu)", jasotzen du planak. Barnealdeko nudismoa sustatzeko apustua ere egiten da, mendian eta ibaietan, bai bainatzeko lekuetan, bai txango eta mendi-ibilaldietan praktikatzeko.

Plan hau, azken batean, erresistentziarako deia da, beren gorputza oraindik ere arropa eta osagarririk gabe eraman nahi dituztenentzat, tradizio nudistako hondartzak defendatzen dituztenentzat – gaur egun bainujantzia daramaten jendez beteak–, edo leku berriak askatzen dituztenentzat. Keinu sinple bat egitea nahikoa da, baina gaur egun oso konplexua da: arropa kentzea.

Joan den udan Joan de Lomas naturistak hala zioen: "Beren hondartzak ehunekin okupatzen dituztela kexu direnei esango nieke, ez uzteko, joateri ez uzteko, izan daitezela haiek biluztasuna hor dagoela erakusten duen kartela eta, aldi berean, hitzik gabeko gonbidapena, hura onartzera, probatzera, normalizatzera".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude