Errefuxiatuen harrera protokoloan euskararen irakaskuntza sartzea eskatu dio UEMAk Eusko Jaurlaritzari

  • Asilo eskaera egiten duten pertsonen harrera prozesuak kudeatzeko protokolo bat proposatu du Eusko Jaurlaritzak. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak salatu duenez, ez du euskararen irakaskuntza aintzat hartzen. Gizarteratzea kudeatzeko euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratu du.


2017ko martxoaren 7an - 11:13
Haur errefuxiatuak eskolan (Arg.: Muhammad Hamed/REUTERS)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiak zirriborroa bidali die udalei, ekarpenak egin ditzaten. UEMAk salatu du programa horretan ez direla kontuan hartzen errefuxiatuei euskara irakasteko neurriak. Aitzitik, “gaztelaniaren irakaskuntzaren ardura” aipatzen dela.

Protokoloaren garrantzia azpimarratu du, baina baztertzailetzat jo du errefuxiatuei bertako hizkuntza ez transmititzea. “Elikagaiekin, arropekin edo aterpeekin batera euskara ere ematea modu ederra da beso zabalik hartzen ditugula erakusteko”, adierazi du Josu Labaka UEMAko lehendakariak.

UEMAk errefuxiatuen auzia kudeatzeko hainbat neurri proposatu zituen 2015eko irailean. Horien artean zeuden, besteak beste, Euskal Herrira heltzen diren pertsonei euskara irakastea eta herri bakoitzeko errealitatea ezagutaraztea. Haur eta gazteen kasuan, euskara errefortzu ikastaroak eskaintzea proposatu zuten eta helduen kasuan, doako euskalduntzea bermatzea. Planteamendua bideratzeko, UEMAk eskaerak bidali dizkie Eusko Jaurlaritzari, foru aldundiei, udalei eta erakundeei.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!