Errefuxiatuen kanpalekuak: birusaren hedapenerako eremu gorri berriak

  • Libanoko errefuxiatu palestinarren kanpaleku baten COVID-19aren frogan positibo eman duen pertsona bat azaldu da. Horrek beldurra sortu du kanpalekuan, eremu horretan ez baitago segurtasun neurriak mantentzerik. Hori frogatu du Alemaniako Ellwagen errefuxiatu kanpalekuak; bertako errefuxiatuen erdia inguru kutsatu baita honezkero.


2020ko apirilaren 23an - 11:36
Bi gazte higiene neurriak hartzen errefuxiatu kanpaleku batean. Argazkia: Foreign Policy.

Libanoko Rafik Hariri Unibertsitate Ospitaleko langileak herrialdeko Bekaa aranean dagoen errefuxiatu kanpalekuetan testak egiten hasiko dira asteazkenean, palestinar-siriar errefuxiatu batek positibo eman eta gero. Gobernua arduratuta azaldu da, kanpalekuko biztanleria dentsitate altuak birusaren hedapena bultzatu dezakeelako.

Baina ez da dentsitatea hedapenean lagunduko duen bakarra. Gero eta ugariagoak dira kanpalekuetako higiene eta segurtasun neurriak betetzen ez direla saltzen duten ahotsak. Alemaniako Halberstadt kanpalekuko 100 lagun, adibidez, gose-greban daude higiene eta espazio falta salatzeko.

Moriako kanpalekua (Lesbos, Grezia), azkenaldian nazioarteko arreta bereganatuu duena, da kexu den horietako beste bat. Eremu hori pandemia zabaltzeko aproposa dela salatu dute giza eskubideen aldeko hainbat erakundek; 3.000 lagun egoteko sortu zen arren 20.000 biztanle inguru baititu, eta ura eta xaboia ondasun preziatu bezain urriak direlako errefuxiatuen artean. Horri zenbait errefuxiaturen osasun egoera batu behar zaio, asko baitira birikietako gaixotasunak edo gaixotasun kronikoak dituztenak.

Gizarte banaketak areagotzeko pizgarria

Asko dira pandemiak klaseen arteko banaketa areagotuko duela ondorioztatu duten analistak. Errefuxiatuen kasuan, ordea, banaketa hori are bortitzagoa izango dela adierazi dute zenbaitek. “Herritar bezala onartutako pertsonen eta eskubide horiek ez dituztenen arteko banaketa areagotzen ari da”, adierazi du Hibai Arbide Aza kazetariak.

Munduan 70 milioi desplazatu, errefuxiatu edo asilo eskatzaile daude, horietatik gehienak errefuxiatu kanpalekuetan bizitzen. Pandemiaren hasieratik bertatik zenbait GKEk eta giza eskubideen aldeko erakundek beren zaurgarritasunaz ohartarazi zituzten munduko gobernuak, eta horren adibide da Moriako kanpalekuaren ebakuazioa eskatu izana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude