Errausketaren Aurkako Mugimenduak 10 azalpen eskatu dizkie Gipuzkoako agintari nagusiei

  • Errausketaren Aurkako Mugimenduak "10 Galdera Olano eta Asensiorentzat" izeneko agiriaren bitartez Zubietako erraustegiaren inguruko azalpenak eskatu dizkie Gipuzkoako Aldun Nagusiari eta Ingurumen diputatuari, azken honek iragarri ostean Madrilek Alarma Egoera ezabatu bezain laster abiaraziko dutela ofizialki errauste planta.


2020ko maiatzaren 08an - 10:53

Aste honen hasieran Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak berretsi du indarrean den estatu alarma egoera amaitzean, beharrezko dokumentazioa Eusko Jaurlaritzan aurkeztu eta "aste gutxi" igaroko direla Zubietako erraustegia guztiz martxan jartzeko. Aurretik, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak, lurralde honetako udal eta mankomunitate guztiak biltzen dituenak, bilkura birtual batean erabaki zuen Zubietako erraustegiari onartzea frogak bukatu gabe ere hondakinak ustiaketa normalizatu baten baldintzetan erre ahal izatea, horren truke Ekondakin koonpainiari ordainduz kontratua dagoeneko martxan balego bezala, zehazki 2020an 23 milioi euro pagatzea errausteko aukera edukitzeagatik, gehi Zubietara eramango den errefus tona bakoitzagatik pagatuko zaiona.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak, maiatzaren 7an zabaldu duen agiri batean, proba fasean Zubietan gertatzen ari denaz zehazki informa dezala eskatu die Markel Olanori eta Jose Ignacio Asensiori. EAMeko kideek, idatziaren amaieran diotenez, ez daukate agintariok aurrez aurre eta publikoan erantzungo dieten itxaropen handirik eta herritarrei eskatu diete laguntza, kezka eta galderok jandartean zabaltzeko.

Hona Errausketaren Aurkako Mugimenduaren idatzia, hitzez hitz:

10 GALDERA OLANO ETA ASENSIORENTZAT

1 Erraustegia udazkenean jarri nahi zenuten martxan. Transformadorean izandako arazoak aipatu zenituzten, aspaldi. Zer gertatzen da probekin jarraitzeko? Egia da labeetan ezin duzuela beharrezko tenperatura lortu eta gaika bildutako paper eta plastikoak erretzen ari zaretela?

2 Tenperatura ez lortzearen hipotesia egia balitz, denek esaten dute tenperatura baxuetan lan eginez gero, dioxinen kantitatea handitu egiten dela. Probak egiten ari diren tarte honetan, zenbat ordutan neurtu dira dioxinak eta zer emaitza eman dute neurketek?

3 Zenbat hondakin tona erre dituzue dagoeneko, “proba” fasean? Egunean 200 tona hondakin?

4 Zenbat zepa eta errauts tona sortu dira “proba” fasean?

5 Zepa eta errauts hauekin zer egin duzue? Azterketak egin dituzue? Egin badituzue, zein da hauen arrisku maila? Zabortegi batera bideratu dituzue ala bertan daude?

6 Probetako epe honetan, zer kutsadura maila izaten ari da atmosferara isuria? Zenbat dioxina, zenbat furano, zenbat metal astun, zenbat CO2 isuri duzue?

7 Biometanizazio planta martxan daukazue? Hor lortutako gasarekin zer egiten da? (Atmosferara isuri, erre eta energia ez aprobetxatu, erre eta energia elektrikoa lortu). Hortik atera al da materia organikorik? Zer egin da honekin?

8 Zertara dator atmosfera gehiago kutsatzea klima aldaketaren aurkako estrategia bezala saltzea? Lobby errausleak proposatu dizue ideia? Ez zarete denborak ipurdi bistan utziko zaituzten beldur?

9 Geroz eta gehiago dira kutsadura eta koronabirusaren eragin hilgarria lotzen dituzten ikerketak. Azkena Harvard unibertsitatean egina. Kontzientzia lasai daukazue makina hilgarri hau piztera zoazten agintariok? (Ikusi hemen):

10 Noiz erakutsiko duzue zaborraren multinazionalekin gu denon izenean 35 urtetarako sinatu duzuen kontratua? Zer dago hor hain larria ez erakutsi nahi izateko?

Urteotan koldarrak izan zarete eta ez duzue Erraustegiaren Aurkako Mugimenduarekin hitz egiteko ausardiarik ere bildu. Imajinatzen dugu ez dizkiguzuela zuzenean erantzungo eta zuen propaganda sarearen bidez bideratuko dituzuela, baina jakni kezkatuta gaudela. Herritarroi eskaera, lagunduko galderak zabaltzen? Milesker lagunok!

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude