Zubietan probak amaitu gabe ere hondakinak erretzea normaldu nahi dute Covid-19aren alarma probestuz

  • Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak, lurralde honetako udal eta mankomunitate guztiak biltzen dituenak, asteartean egingo du osoko bilkura birtuala, erabaki garrantzitsuak hartzeko: Zubietako erraustegiari onartu frogak bukatu gabe ere funtzionatzea eta 2020an 23 milioi euro pagatzea errausteko aukera edukitzeagatik, gehi Zubietara eramango den errefus tona bakoitzagatik pagatuko dena.


2020ko apirilaren 27an - 17:20

Covid-19 izurriagatik Espainiako Gobernuak ezarritako Alarma Egoera baliatuz, GHK Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak Zubietako erraustegia kudeatzen duen Ekondakin korporazioari baimenduko dio lurralde honetan sortutako errefusak TMB plantatik pasata erretzea funtzionamendu egoera normal batean bezala, frogatarako epea etenaz. Alegia, GHK-k esku batekin zigortu egin beharko du Ekondakin atzeratu egin delako erraustegia martxan jarri aurreko froga epeetan (milioi erdiko zigorra) eta beste eskuarekin errausteko kontratua martxan jartzea onartuko dio –teorian Alarma Egoera indarrean dagoen bitartean– horretarako aurreikusitako tarifak pagatuz, 2017an onartutako prezioei %6 inguru garestituz gainera.

Erabaki bitxia dirudi, zeren eta froga fasean atzeratzeagatik zigortzen duen enpresa berari emango baitio GHK-k, Asensio Ingurumen diputatua buru, froga horiek amaitu barik kontratua martxan jartzea. Hala ere, GHKko zuzendaritzak aurkeztu ditu Idom eta Deloitte aholkulari konpainia pribatuek egindako txostenak, bermatzen omen dutenak kontratua abian jartzea legea urratu gabe egin ahalko dela eta teknikoki oraindik frogatan egon beharko lukeen labeak Gipuzkoako errefusak kiskali ditzakeela kutsaduren estandarrak gainditu barik. GHK-k, bestalde, aurreikusi du Gipuzkoako errefusen parte bat Zabalgarbiko labeetara eramatea –Zubietako TMBan tratatu ostean–, probak amaitu artean dauzkaten mugengatik bere azpiegiturek dena ezin badute erre.

Beraz, asteartean GHKk zuzendaritzaren proposamena onartuz gero, proba guztiak gainditu ez dituen –eta uneotan koronabirusagatik ezarritako konfinamendu arauak tarteko teknikoki gainditu ezin dituen– bitartean, Alarma Egoerari esker estandar guztietan O.K. balego bezala funtzionatu ahal izango du Zubietako erraustegiak. Eta Ekondakinek kobratu ere bai.

Diru ordainketen arloan, ARGIAk jakin ahal izan duenez, 2020an Gipuzkoako udal guztien artean Ekondakin kontratari ordainduko diote alde batetik Zubietan beren errefusak tratatzeko aukera (gaztelaniaz Pago Por Disponibilidad esaten zaiona) edukitzeagatik 23 milioi euro (zehazki 22.931.555 ), udalerri bakoitzak dauzkan biztanleen arabera pagatuko du fakturaren zati nagusi hau, berdin dio errefus asko sortu duen edo gutxi: usurbildar batek eta donostiar batek berdin pagatuko dute, azken honek hark baino askoz errefus gehiago sortu arren. Fakturaren beste zatia, txikiena, udal bakoitzak sortutako errefus tona bakoitzagatik pagatuko dio Ekondakini 16,37 euro. Horretan mamitzen da 35 urtetarako Ekondakin (Urbaser) konpaniarekin gipuzkoarrak lotzen dituen tratua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude