Beste sute bat izan zen erraustegian

  • Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko abenduaren 31n - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beste sute bat hondakinak errausteko plantan. Sutea piztu zen Zubietako erraustegian joan den ostiral goizean, abenduaren 27an. Euskadiko Suhiltzaileen Elkargoak sare sozialen bidez albiste honi atxikitako irudiok zabaldu zituen. Donostiako suhiltzaileek berri eman zutenez, "ordu bat egon gara sutea itzaltzen eta materiala hozten".

"Donostitik" hedabideak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) adierazitakoa jaso zuen. Kontsortzio horren arabera, kea ikusi zuten mankomunitateetik heltzen den hondakinen deskarga guneetako batean. Hedabide horren arabera, GHK-tik mankomunitateei oroitarazi zien erraustegian baimenduak ez dauden materialak sartzeko debekua betetzearen garrantzia.

Sute honen aurrean, GuraSOSetik sare sozialen bidez salatu dutenez, beste behin, "Zubietako erraustegia hondakin arriskutsuen erraustegian bihurtu dute".


Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...