Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

  • Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko maiatzaren 20an - 07:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken urteotan garai honetan egin izan duten moduan, beste behin, Zubietako erraustegia geratu eta ixteko eskaera atariraino eraman dute larunbat goiz honetan, maiatzaren 18an. "Erraustegia gelditu. Sistema aldatu ez klima" aldarria zeraman pankartaren bueltan abiatu dira manifestariak goizeko hamaikak pasatxoan, Lasarte-Oriako Okendo plazatik aipatu helmugarantz. 

Usurbilek mugakide duen udalerri horren erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxako parte hartzaileek, banderolak eskuetan eta errausketaren aurkako oihuen artean. Kapitalismo berdea suntsitzea galdegiten zuen pankarta zeramaten amaieran.

Lasarte-Oriako erdigunetik Bugati alderantz jo dute manifestariek eta handik gora erraustegi atariraino gero. Honatx ibilbide horretan jasotako irudiak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...